140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udaleko alkateak, 2003ko irailaren 29an, ondotik hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

"Isun hertsatzailea paratzeko agindua.

Gertakariak:

_2001eko maiatzaren 28an, Hirigintzako zinegotzi delegatuak kontserbazio lanak egiteko agindua eman zien María Cruz, Monico, Cristina, Mártires, Concepción, Purificación eta Bienvenido Alvarez Orta jaun-andreei eta Carmen Sagasti Urzaiz andreari, hain zuzen ere, Cortadores kaleko 10 zenbakiko eraikineko fatxadako zarpeatua eta balkoietako harlauzak konpontzeko, 2 hilabeteko epean.

_2001eko maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean Monico eta María Cruz Alvarez Orta jaun-andreak notariotzako agiriak aurkeztu zituzten, jabegoaren herentziari uko egiteko.

_Zenbait jaberi jakinaraztea ezinezkoa izan zenez, lanak egiteko agindua argitaratu zen 2001eko abuztuaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

_Obretako zaindariaren 2001eko urriaren 29ko txostenaren ondotik, interesatuei bertze epe bat, hilabetekoa, eman zitzaien 2001eko urriaren 30ean, zainketa lanak egiteko (2001eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua).

_2001eko abenduaren 18an, Mártires Alvarez Orta andreak jabegoaren herentziari uko egiteko agiria aurkeztu zuen.

_Obretako zaindariaren 2002ko otsailaren 5eko txostenaren ondotik, interesatuei bertze epe bat, hilabetekoa, eman zitzaien 2002ko otsailaren 6an, kontserbazio lanak egiteko.

_2002ko otsailaren 18an, sarrera eman zitzaion Purificación Alvarez Ortaren idazkiari, jabegoaren herentziari uko egiteko. Beraz, higiezinaren jabe gisa hauek gelditu ziren: Cristina, Concepción eta Bienvenido Alvarez Orta jaun-andreak, eta Carmen Sagasti Urzaiz andrea.

_Ezinezkoa izan zenez Cristina eta Concepción Alvarez Orta andreei jakinaraztea (helbidea Zaragozan baitute), jakinarazpena hiri horretako Udalean jarri zen ikusgai, 2002ko apirilaren 1etik apirilaren 18ra bitarte (diligentzia 2002ko maiatzaren 27an jakinarazi zen).

_Obretako zaindariak 2002ko ekainaren 24an txostena luzatu zuen eta bertan adierazi higiezinak konpondu gabe eta egoera berean jarraitzen zuela. Ondoren, Alkatetzaren 2002ko uztailaren 15eko ebazpenaren bidez, isun hertsatzailea paratzeko agindua eman zen (egintza hori Zaragozako Udalaren iragarki oholean ikusgai egon zen 2003ko irailaren 4tik 23ra, 2002ko irailaren 25ean argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Bienvenido jaunari jakinarazi zitzaion, 2002ko uztailaren 23an).

_Obretako udal zaindariak 2003ko martxoaren 5ean txostena luzatu zuen eta bertan adierazi higiezinak konpondu gabe eta egoera berean jarraitzen zuela. Ondoren, 2003ko martxoaren 17ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, isun hertsatzailea paratzeko agindua eman zen.

_2003ko apirilaren 3an, sarrera izan zuen Udalean Cristina Alvarez Orta andrearen idazkiak, 2002ko martxoan herentziari uko egiteko eskrituraren notariotzako fotokopia igorria zela jakinarazteko.

_Alkatetzaren 2003ko apirilaren 14ko ebazpena, 2002ko uztailaren 15eko eta 2003ko martxoaren 17ko ebazpenetan aipatzen diren subjektuak zuzentzen dituena eta Cristina Alvarez Orta andrea egintza horien betearazpen eremutik kanpora uzten duena.

_Obretako udal zaindariaren txostena, 2003ko irailaren 5ekoa, higiezinak konpondu gabe eta egoera berean jarraitzen duela adierazten duena.

Oinarri juridikoak eta zuzenbidekoak:

Lehenbizikoa._Udala behartua dagoela indarra duen hirigintzako legeria uneoro betetzera, honako hauek direla-eta: _Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2002 Foru Legearen 199, 200 eta 204. artikuluak (2002ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 27koa); _apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 72. artikulua (1995eko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 31koa), foru lege horri kontra egiten ez dionetan indarra baitu; _eta hirigintzari buruzko gainerako araudian, aplikatzekoa bada; _baita Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea ere (1992ko 285. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", azaroaren 28koa).

Bigarrena._Inork ez ditu ukatu hirigintzako legezkotasunari buruzko espedientea irekitzeko idazkian aipatutako egintzak, honako hauek, alegia:

"Fatxadako zarpeatuan eta balkoietako harlauzetan hondaketak daude, material puskak aske baitaude eremu publikora erortzeko arriskuan.

Zehatz-mehatz, egin beharreko lanak hauek dira: fatxadako zarpeatua eta balkoietako harlauzak, bide publikora erortzeko arriskua dutenak, konpontzea."

Hirugarrena._Jabetzari buruzko kudeaketak deusetan ukatu gabe, interesatuei Udalaren hirigintzako egintza guztiak jakinarazi zaizkie eta gaur arte ez dira legez eskatutako baldintza guztiak bete. Beraz, aldez aurretik eta behin eta berriz ohartarazi ondoren, bidezko da LAHFLren 204,3 artikuluak baimentzen duen isun hertsatzailea ezartzea.

Orobat, artikulu bereko 3. idatz-zatiari jarraituz, arduradunari fidantza eskatzen ahal zaio, ezarritako neurriak beteko dituela bermatzeko, gertakarietan, azken aurreko lerroaldean, aipatzen baitira. Eskakizun hori LAHFLren Erregelamenduaren 72. artikuluan garatua dago.

Beraz, aipatu eskuordetze dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz:

Agindu dut:

1._Udalak behin eta berriz egindako errekerimendua betegabetzat jotzea eta Concepción eta Bienvenido Alvarez Orta jaun-andreei eta Carmen Sagasti Urzaiz andreari 600 euroko isun hertsatzailea ezartzea, hilabetez, eta bete ezean berriz ere ezartzekoa, Cortadores karrikako 10ean kontserbazio lanak ez baitira egin eta, beraz, egintza honen xedapen zatian aipatzen diren egintza ukatu gabeen zerrendan aipatzen dena ez betetzeagatik.

Ordainketa hilabete iragan aitzin eginen da, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Udaleko diruzaintzan. Bertzenaz, ordainketak helbideratuta izanez gero, Udal honek ordainagiria aurkeztuko du finantza-entitatean, kobratu ahal izateko.

2._Egintza hau behin betikoa da administrazio bidean; eta jakinaraz bekie honako hauei, behar diren ondorioak izan ditzan: Concepción eta Bienvenido Alvarez Orta jaun-andreak eta Carmen Sagasti Urzaiz andrea; Udaltzaingoa; Hirigintza azpialorra (Zerbitzu Teknikoak eta Obren Zaindaria); Diruzaintza; Kontu Hartzailetza eta Alkatetza".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko urriaren hamarrean. Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: a0309915