III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Salaketaren jakinarazpena
Jakinarazpena egiteko saioek huts egin dutenez gero, 30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondotik adierazten den salatuari, zeinaren azken helbide ezaguna ere aipatzen baita, jakinarazten zaio segidan zehazten den zehapen espedientea ireki zaiola. Espediente hori Osasun eta Ingurumen Zerbitzuak ireki du, udal ordenantzak urratzeagatik.
Espedientearen instrukzioa amaituta eta ebatzi aurretik, Zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 4ko 1398/93 Errege Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraituz, haren berri ematen zaio, hamar egun balioduneko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, bidezko juzgatzen dituen dokumentu eta egiaztagiriak alega eta aurkez ditzan. Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean.
Espedientearen zenbakia: 18/2003. Salatuaren datuak. Izena eta helbidea: José Bernárdez Bermello, Porto Berres, 25, 36.680 A Estrada (Pontovedra). Arau-haustearen arrazoia. Artikulua. Titulua, U.O.: ibilgailua eremu publikoan abandonatzea. Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.3.b) artikuluak dakar eremu publikoan ibilgailua abandonatzeko debekua. Arau-haustearen tokia: Camino Caritat karrika, 17 zenbakiaren parean, Tuteran. Zerbitzua: Udaltzaingoa. Ordua: 11:30. Eguna: 2003-08-11.
Tuteran, bi mila eta hiruko urriaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0309908