III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Birzatitzeko proiektuko aldaketa puntuala, Tuterako H.A.P.O.ko UE 37an
Tuterako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2003ko irailaren 29ko ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi zuen aldaketa puntuala honako hau birzatitzeko proiektuan: 37. exekuzio unitatea, Tuterako H.A.P.O.ren barrenean, 24, 26.1 eta 26.2 lurzatien eremuan, Institutuaren aldean. Hona zertan den aldaketa: lurzati mugakideekin batera mankomunitatearen garajea eratzeko karga kenduko zaio 24. lurzatiari, gainerako lurzatiak kargaturik daudelarik. Sustatzailea Tuterako Udala da eta hasiera batean onetsi zen, Alkatetzaren 2003ko maiatzaren 22ko ebazpenaren bidez.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, bi mila eta hiruko irailaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: A0309906