III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Xehetasun azterlaneko aldaketa, Tuterako H.A.P.O.ko U.E. 32an
Tuterako alkate udalburuak, Alkatetzaren 2003ko irailaren 29ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlan honetako aldaketa: 32. exekuzio unitatea, 6. lurzatia, 5-B banaketa eremukoa, Camino del Rape, Tuterako H.A.P.O.ren barrenean. Delako aldaketa Joaquín Sainz García del Pozo jaunak sustatu du, Habitat Urbano XXI, S.L.ren izenean. Orobat onetsi du espedientea jendaurrean edukitzea ere, hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz aurkeztu ere Udalaren erregistro orokorraren bidez.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, bi mila eta hiruko irailaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: A0309905