140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta Benereologiako barrutiko sendagile espezialista izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta Benereologiako barrutiko sendagile espezialista izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 25. zk., argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du. Izendapen proposamen hura 2003ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 16an. Proposaturiko izangaietako batek bere izendapenerako eskubidea erabili ez duenez gero, deialdiaren 8.5. oinarriak xedatzen duenari jarraikiz, oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrendan hurren-hurrena dagoen izangaiaren aldeko izendapena egiten da.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta Benereologiako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu baterako honako hau izendatzeko proposamena onesten da: Rosario de Fátima Lafuente Urrez.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamalauan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: A0310009