140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lokala badaezpada ixteko agindua

Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, bi mila eta hiruko abuztuaren hamahiruan, honako ebazpen hau eman zuen:

RUV 03-ABU-13 (20/UV).

"Ikusirik Hirigintza Diziplinako 2003/0096 espedientean bildutako dokumentazioa, Ega ibaia kaleko 32 zenbakian (ezkerra) dagoen lokalaren erabilera dela-eta irekitakoa. Kontuan harturik, orobat, jarduera horretan aritzeko lizentziarik ez duela eta baita Udalak eginiko ikuskapenetan atzemandako gabezia eta trabak,

Ebatzi dut:

1._María Jesús De Diego Gurrea andreari agintzea aipatu lokaleko jardueraren badaezpadako itxiera, ez baitu Udalaren nahitaezko lizentziarik eta arriskutsua gerta baitaiteke pertsona eta ondasunentzat.

2._Interesatuei hamar eguneko epea ematea, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, beraien eskubideen alde egokitzat jotzen dituzten alegazioak edota probak aurkez ditzaten. Epe hori alegaziorik edo probarik aurkeztu gabe iragaten bada, edo aurkeztuta ere ezetsitzat jotzen badira, lokala itxi eginen da.

Hartara, ebazpen hau igorriko zaio Udaltzaingoari behar diren ondorioak izan ditzan eta horrek, beharrezkoa izanez gero, neurri egokiak hartuko ditu lokala erabat eta benetan ixteko.

3._Interesatuei jakinaraztea lokala gazteendako bilgune gisa erabili ahal izateko aldez aurretik haren erabilera aldatzeko lizentzia eskuratu beharko dutela, salbu eta Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen erregelamenduari lotutako jarduera bada, betiere jarduera motaren eta lokalaren instalazioen arabera."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0309909