140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1080/2003 EBAZPENA, urriaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunitate Zerbitzuko Zuzendariaren postua hautaketa libreko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendariak emandako txostena,

Ez da aurretik kontu hartzerik, Kontu hartzailea ez dagoenez.

Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeatzaileak egindako txostena eta proposamena.

Errektoretza honek, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak ematen dizkion eskumenak erabiliz, eta Unibertsitate honen Estatutuetako 40. artikuluak ezartzen duenaren arabera, erabaki du deialdia egin behar duela Unibertsitate honetako Komunitate Zerbitzuko Zuzendariaren postua, hutsik dagoena, hautaketa libreko sistemaren bidez betetzeko. Lanpostua A/B taldekoa da, 28 mailakoa, prestasuna du, eta I. Eranskinean dago zehaztuta. Hona hemen jarraitzeko arau orokorrak:

1._Arau Orokorrak.

1.1._Deialdi honetan lege hauek aginduko dute: martxoaren 10eko 364/95 Errege Dekretuak, Langileak Estatuko Administrazio Orokorraren Zerbitzuan Sartzeari buruzko Erregelamendu Nagusiak eta Estatuko Administrazio Orokorraren Funtzionario Zibilen Lanpostu Horniketa eta Lanbide Sustapena Egiteko Erregelamenduak.

2._Izangaiek bete beharrekoak.

2.1._Honako hauek eskatzen ahalko dute deialdiko lanpostua: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioek, lanpostua betetzeko Lanpostu Zerrendak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztenek. Zerrenda hau 2003ko apirilaren 4ko 42 zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena zen, eta lanpostuaren ezaugarriak I Eranskinean daude idatzita.

3._Eskaerak.

3.1._Prozesu honetan parte hartzeko eskaerak Ebazpen honen II. eranskinean ezarritako ereduari lotuko zaizkio, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, helbide honetan: Administrazio eta Kudeaketa Eraikina, Arrosadiko Campusa, 31006 (Iruñea), Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean deialdia argitaratu, eta hurrengo hamabost egun balioduneko epean. Eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

_NANaren kopia eta curriculum vitae, non agertuko baitira izangaiak dauzkan titulazioak, egindako ikasketak eta hobekuntza ikastaroak, eta, zehazki adierazita, lanbidean izan duen esperientzia, eta, oro har, agertarazi nahi dituen merezimendu eta alderdi guztiak.

4._Elkarrizketa.

4.1._Izangaiak elkarrizketa egitera deitu ahal izango dituzte, eta horretan, gutxienez ere, lagun hauek egongo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean:

_Luis Cruchaga Equiza jauna, kudeatzailea.

_Lucía Jimeno Sanz de Galdeano andrea, Zuzenbide eta Administrazio Araubidearen Zerbitzuko zuzendaria.

_Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

5._Izendapena.

5.1._Ebazpen prozesu hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak ebatziko du, ebazpena emango baitu hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik kontatzen hasita. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dute.

6._Jabetza hartzeko epea.

6.1._Jabetza hartzeko epea hiru hilabetekoa izango da, funtzionarioak etxebizitzaz aldatu behar ez badu, eta hilabetekoa etxebizitzaz aldatu behar badu.

7._Helegiteak.

7.1._Deialdi hau, bere oinarriak eta bera exekutatzeko ekintzak inpugnatu egin daitezke, azaroaren 26ko H.A.A.J.ren A.P.E.ren 30/992 Legeak ezarritakoaren arabera.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hiruan._Errektorea, Pedro Burillo López.

I. ERANSKINA

Komunitate Zerbitzuko Zuzendaria, A/B taldea, 28 maila, Ordu-prestasuna. Lanpostu zenbakia: 60.

Osagarri berariazkoa: 16.405,92 euro.

Zuzkidura: 1.

II. ERANSKINA

Iragarkiaren kodea: A0309934