140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T Z I B A R

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Udalak 2002ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran onetsi zuen, hasiera batez, 2003ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta otsailaren 12an argitaratu zen 2003ko 19. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurrean egoteko epea inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da, eta 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi dela aditzera ematen da. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 24.292 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 15.000 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 13.056 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 105.997 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 31.583 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 620.655 euro.

8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 37.068 euro.

Guztira: 847.651 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 82.483 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 49.856 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 31.851 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 683.461 euro.

Guztira: 847.651 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Artzin, bi mila eta hiruko urriaren hamalauan. Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: A0309898