III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U Ñ U E L
Inbertsiorako eta enplegurako finantza laguntzen toki erakundearen plana arautzen duen ordenantza hasiera batean onetsirik
Buñuelgo Udalak, 2003ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Inbertsiorako eta enplegurako finantza laguntzen toki erakundearen plana arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Buñuelen, bi mila eta hiruko urriaren hamahiruan. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.
Iragarkiaren kodea: A0309886