III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I L L A F R A N C A
Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik
Villafrancako Udalak, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen erregelamenduzko quorumarekin:
1. Behin betikoz eta erregelamenduzko quorumarekin onestea Villafrancako Arau Subsidiarioetako hiri lurzoruko UCA-46 jarduketa unitatearen xehetasun azterlana, Construcciones Hermanos Muñoz Bernal, S.L. entitateak sustatua.
2. Erabaki hau, proiektuaren ale batekin, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea.
3. Erabaki honen edukia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Villafrancan, bi mila eta hiruko urriaren batean. Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.
Iragarkiaren kodea: A0309881