140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsita

Villafrancako Udalak, Gobernu Batzordearen 2003ko irailaren 11ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Planeamendurako Arau Subsidiarioetako UR-24 unitatea, udalerri honetako Grupo Escolar kalean dagoena, urbanizatzeko proiektua. "Promociones Conde Cristobal, S.L."k sustatu du (IFK: B/31750375; helbide soziala: Alfontso Borrokaria kalea, 6, Iruña) eta Euskal Herriko Elkargoko Benito Herrero Granado eta Andrés Martínez Arrondo arkitektoek prestatu eta zuzendu dute. Haren xedea da urbanizazio obra zibilak definitzea, funtzionamendurako behar diren azpiegituren neurri eta ezaugarrietan, bide, sare eta abarrekin, aipatu enpresak sustaturiko proiektuko zehaztapenei jarraikiz, eta administrazio entitateak ezarri eta erantsi dituen zehaztapen eta ezaugarriak erantsita; zehaztapen eta ezaugarri horiek hasierako onespenari buruzko erabakian jaso ziren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Villafrancan, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: A0309880