140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

2002ko kontuak onetsirik

Kontuen eta Ogasunaren Batzorde Bereziak, maiatzaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen adostasun txostena ematea 2002ko kontuen espedienteaz.

Espedientea jendaurrean egon zen epean alegazioak aurkeztu zirenez, Kontuen eta Ogasunaren Batzorde Bereziak txosten osagarria eman zuen.

Ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, Udalak erabaki zuen 2002ko ekitaldiko kontuen espedientea onestea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 242. artikuluan xedatuarekin bat.

Erriberrin, bi mila eta hiruko urriaren hamalauan. Alkatea, M. Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0309825