140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Martzillako alkate udalburuak, 2003ko urriaren 15ean eman 244 zenbakiko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Martzillako Arau Subsidiarioetako 16. unitatearen xehetasun azterlana, Construcciones Pérez Echarri, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Martzillan, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, José María Abarzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: C3332935