140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1099/2003 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, José Javier Pérez Remondegui jauna, izendapen libreko sistemaren bidez, unibertsitate honetako Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko buru izendatzen duena. Lanpostua A taldekoa eta 28 mailakoa da.

Unibertsitate honek uztailaren 24an emandako 821/2003 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko buruaren lanpostua, izendapen libreko sistemaren bidez, betetzeko.

2003ko irailaren 27an eskaerak aurkezteko epea bukatu delarik.

Abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 20.1 c) artikuluan eta martxoaren 10eko 364/95 E.D.ren 38 eta 56 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz,

Balioespen Batzordeak egin duen izendapen-proposamena ikusirik.

Garbi jasota geratu denez izangaiak betetzen dituela 2003ko irailaren 10eko 116 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako deialdiaren 2. puntuan eta I. eranskinean eskatzen diren guzti-guztiak.

Unibertsitateko Kudeatzaileak egin duen txostena ikusirik.

Lege indardunek eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena._José Javier Pérez Remondegui jauna Unibertsitate honetako Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko buru izendatzea, A Taldea, 28. Maila.

Bigarrena._Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, behar diren legezko ondorioak sor ditzan.

Hirugarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren zortzian._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: E0310010