III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A B E R I N
Eskuordetzea, Alkatetzaren eginkizunetarako
Udal honetako alkateak ebazpena eman zuen, bi mila eta hiruko urriaren 10ean. Hona haren testu osoa:
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,
Ebatzi dut:
1. Lehen alkateorde Rafael Iñigo Erdozain jauna eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan aritzeko 2003ko urriaren 11tik azaroaren 9ra arte, biak barne.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Muniainen, bi mila eta hiruko urriaren hamarrean. Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.
Iragarkiaren kodea: A0309877