III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Ebazpenaren jakinarazpena
Ekonomiako, Lehendakaritzako eta Herritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2003ko irailaren 15ean eman ebazpena (3/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.
Ikusirik Udaltzaingoaren gaztigu-orria, A/2003/112 espedientean instruitua, SS-9531-AW matrikulako ibilgailuak, David Gonzalez Barco jaunak gidaturik eta A.M.A. konpainiak aseguraturik, 2003ko uztailaren 6an tapa bati eta farola oin bati egindako kalteei buruzkoa, honako hau ebatzi dut:
Ebatzi dut:
1._Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea irekitzea, haien erantzulea zehazteko, baita zenbatekoa ere, hasiera batean 996,41 eurotan finkatu baitira.
2._Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta bidezko juzgatzen dituzten agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Horretarako, idazkia aurkeztu beharko dute, dela Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean dela azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.
Orobat, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela, ebazpen honen egunetik aitzina.
Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egitera saiatu dela espedientean behar bezala egiaztatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.
Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo erabakiak hartzeko bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.
Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamalauan. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0309819