I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1709/2003 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, organo horrexek martxoaren 6an emandako 462/2003 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan sistema informatikoetako ofizial izateko 13 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 6an emandako 462/2003 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan sistema informatikoetako ofizial izateko 13 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2003ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 16an.
Kontuan harturik deialdi hori onetsi ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu dela, bidezkoa da epaimahaia aldatzea, 276/2003 Foru Dekretuak ezarritako egitura berriari egokitzearren.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan sistema informatikoetako ofizial izateko13 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, 2003ko maiatzaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 61. zk.an, argitaraturiko deialdiaren 5.1. oinarria aldatzea. Honelaxe geldituko da:
"5.1. Epaimahaian ondoko kide hauek arituko dira:
Mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordea.
Ordezko mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.
Mahaikidea: Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari bat.
Ordezko mahaikidea: Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari bat.
Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Euskarri Informatikoaren Unitateko burua.
Ordezko mahaikidea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko Euskarri Informatikoaren Unitateko burua.
Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.
Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.
Mahaikide idazkaria: Nafarroako Ospitaleko Zerbitzu Informatikoen Unitateko burua.
Ordezko mahaikide idazkaria: Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren zazpian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: A0309791