III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R T I Z A R A N A
Udalbatzako kideen laguntzak eta kalte-ordainak
Bertizaranako Udalak, 2003ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen aho batez, apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legean oinarriturik, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen baitu:
Lehena._Udalak udalkideei ordaindu beharreko zenbateko gordina ezartzea:
_Osoko bilkuretara joateagatik, 10 euro orduko.
_Mankomunitateak, Bertizko Partzuergoak eta Cederna-Garalur elkarteak proposatzen dituzten gaiak aztertzeko bilkuretara joateagatik, 20 euro orduko.
_Hirigintza Batzordearen bilkuretara joateagatik, 20 euro orduko.
_Ingurumen Batzordearen, Industria Batzordearen eta Kontzejuekiko Lankidetzarako Batzordearen bilkuretara joateagatik, 15 euro orduko.
Bigarrena._Bertizaranako alkateak kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik jasoko duen zenbateko gordina ezartzea: urtean 5.100 euro gehienez.
Hirugarrena._Bertizaranako Udaleko zinegotziek kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik jasoko duten zenbateko gordina ezartzea: urtean 869 euro gehienez.
Laugarrena._Erabaki honek atzera eragina du 2003ko uztailaren 1etik hona. Aipatu zenbatekoetan goranzko edo beheranzko berrikuspenak egin ahalko dira unean uneko beharren eta KPIaren erregularizazioaren arabera.
Bertizaranan, bi mila eta hiruko urriaren hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0309811