III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A N T S O A I N
Aldaketa aurrekontuan
Ondotik zehazten den aurrekontuko aldaketaren espedientea hasiera batez onetsi zen 2003ko irailaren 3ko bilkuran eta jendaurrean egon den epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betikoz onetsita gelditu da eta argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Kreditu gehikuntza:
Gastuetako honako kontusaila handitu egin da, baita hura finantzatzeko den sarreretako kontusaila ere.
Gastuetako kontusaila: 1.45222.62200. Igerileku estalia eraikitzea. Zenbatekoa: 653.087,86 euro.
Sarreretako kontusaila: 1.91712. Kirol instalazio berrietarako mailegua. Zenbatekoa: 653.087,86 euro.
Guztizko gehikuntzen laburpena:
Gastuen aurrekontuko gehikuntza: 653.087,86 euro.
Sarreren aurrekontuko gehikuntza: 653.087,86 euro.
Antsoainen, bi mila eta hiruko urriaren hamaseian. Jarduneko alkate udalburua, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: C3333601