140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TAFALLAKO UDALAREN KIROL PATRONATUA

E D I K T U A

Udalaren Kirol Patronatuko Batzarrak, 2003ko irailaren 24an egindako bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik "Marqués de la Real Defensa" eskualdeko ikastetxe publikoko atletismoko pistaren zorua konpontzeko lanak adjudikatzeko kontratazio espedientea prozedurako zein egoeratan dagoen.

Kontuan hartuz kontratazio mahaiak eginiko proposamena, eta klausula administratibo partikularren pleguko 20. atalean eta Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz,

Honako hau erabaki da:

1. Lizitazioko ekitaldia baliodun deklaratzea.

2. "Marqués de la Real Defensa" eskualdeko ikastetxe publikoko atletismoko pistaren zorua konpontzeko lanak Sima Construcciones Deportivas, S.A. enpresari adjudikatzea, 44.700,60 eurotan (BEZa barne).

3. Behin-betiko fidantza, 1.788,02 euro, hau da, adjudikazioaren prezioaren % 4, erabaki honen berri jaso eta ondoko hamabost egun naturaletan ordaindu beharko da, klausula administratibo partikularren pleguko 7. puntuari jarraituz.

4. Patronatuko buruari eta idazkariari behar den neurriko ahalmena ematea, kontratuaren agiri administratibo edo/eta publikoa sinatzeko.

5. Adjudikazioren iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

6. Erabaki hau jakinaraztea honako hauei, behar diren ondorioetarako: Aholkularitza Juridikoa, Kontuhartzailetza, Kontratazio Espedientea eta interesatuak.

Tafallan, bi mila eta hiruko urriaren hiruan. Patronatuko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: A0309817