III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
TORRALBA DEL RIO
Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak
Torralba del Rioko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2003ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran:
Udal honek boz batez erabaki du jarraian heldu diren karguei urtean honako ordainsari hauek ematea, Karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duen apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legeak ezarritakoa dela eta:
Alkatea: 7.212 euro urtean, karguan dedikazio partzialean ari izanik, urtean 250 ordu egiteagatik, P.F.E.Z.i dagozkion atxikipenak eta Gizarte Segurantzako kuotak. 2003ko ekitaldian, ordainsaria uztailetik abendura bitarteko hilei dagokien ehunekoa izanen da.
Zinegotziak: Udalbatzaren osoko bilkuretara joateagatik, 108 euro zinegotzi eta aldi bakoitzetik.
2003ko uztailaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.
Torralba del Rion, bi mila eta hiruko urriaren zazpian. Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.
Iragarkiaren kodea: A0309762