III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O B A N O S
Deialdia, bake epailea eta haren ordezkoa hautatzeko
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatutakoa betez, hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.
Obanosen, bi mila eta hiruko urriaren bederatzian. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: A0309757