III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A L T S A S U
Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik
Altsasuko Udalak, Alkatetzaren 2003ko urriaren 8ko 111. ebazpenaren bidez, Juan Miguel Manjón Viudezek sustaturiko U.C.2.aren 160. lursailaren xehetasun azterlana hasiera batez onestea erabaki zuen.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Altsasun, bi mila eta hiruko urriaren bederatzian. Alkatea, Asun Fdez. de Garaialde y Lazkano Sala.
Iragarkiaren kodea: A0309755