140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/758 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko uztailaren 29an emandako 758 zenbakiko ebazpen probidentzia, 03-3132 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Fermín Bueno Clavería jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2003ko maiatzaren 12an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (26096/02 zenbakiko udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"758 zenbakiko ebazpen probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bederatzian.

Fermín Bueno Clavería jaunak eginiko eteteko eskaera aztertu da, 03-3132 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana. Errekurtsoa trafikoko isun bat betearazpen bidez erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2003ko maiatzaren 12an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (26096/02 zenbakiko udal espedientea) jarri zen.

Aurrekariak:

1. 2003ko ekainaren 25ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen, trafikoko isun bat betearazpen bidez erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2003ko maiatzaren 12an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (26096/02 zenbakiko udal espedientea) jarria, eta errekurritutako egintza betearazi beharra eten zedila eskatu zen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 339.1 artikuluan xedatzen duenez, gora jotzeko errekurtsoa jartzen denean ez da eteten inpugnatutako egintza edo erabakia betearazi beharra. Artikulu bereko bigarren paragrafoak dioenez, "gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen ari den bitartean Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezin du eten errekurtsoak inpugnatzen dituen egintzen edo erabakien betearazpena"; xedapen hori hitzez hitz jaso da lege hori garatzen duen Erregelamenduaren 8. artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuan. Beraz, Auzitegiak ez du ahalmenik egintza hori betearazi beharra eteteko.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak,

Ebatzi du: ez da bidezko gora jotzeko errekurtso honetan inpugnatutako egintza betearazi beharra etetea, errekurtsogileak eskatu bezala.

Alboan ageri diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/757 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko uztailaren 29an emandako 757 zenbakiko ebazpen probidentzia, 03-3133 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Fermín Bueno Clavería jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidez erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2003ko maiatzaren 12an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"757 zenbakiko ebazpen probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bederatzian.

Fermín Bueno Clavería jaunak eginiko eteteko eskaera aztertu da, 03-3133 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana. Errekurtsoa trafikoko isun bat betearazpen bidez erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2003ko maiatzaren 12an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarri zen.

Aurrekariak:

1. 2003ko ekainaren 25ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen, trafikoko isun bat betearazpen bidez erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2003ko maiatzaren 12an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarria, eta errekurritutako egintza betearazi beharra eten zedila eskatu zen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 339.1 artikuluan xedatzen duenez, gora jotzeko errekurtsoa jartzen denean ez da eteten inpugnatutako egintza edo erabakia betearazi beharra. Artikulu bereko bigarren paragrafoak dioenez, "gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen ari den bitartean Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezin du eten errekurtsoak inpugnatzen dituen egintzen edo erabakien betearazpena"; xedapen hori hitzez hitz jaso da lege hori garatzen duen Erregelamenduaren 8. artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuan. Beraz, Auzitegiak ez du ahalmenik egintza hori betearazi beharra eteteko.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak,

Ebatzi du: ez da bidezko gora jotzeko errekurtso honetan inpugnatutako egintza betearazi beharra etetea, errekurtsogileak eskatu bezala.

Alboan ageri diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2003ko abuztuaren 29an emandako 882 zenbakiko ebazpen probidentzia, 02-3128 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, hirugarren interesatuari jakinarazteko. David Afra Martínez jaunak jarri du errekurtso hori, Badostaingo Kontzejuko burua den aldetik, haren izenean eta hura ordezkatuz, Eguesibarko Udalak 2002ko ekainaren 6ko osoko bilkuran hartu zuen erabaki baten aurka (hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Planeko aldaketa proiektu bat, Badostaingo AR-1 banaketa eremua handitu eta antolatzeko). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"882 zenbakiko ebazpen probidentzia.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea eta Miguel Izu Belloso jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita bederatzian.

David Afra Martínez jaunak, Badostaingo Kontzejuko burua den aldetik eta haren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako 02-3128 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu da. Errekurtsoa Eguesibarko Udalak 2002ko ekainaren 6ko osoko bilkuran hartu zuen erabaki baten aurka (hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Planeko aldaketa proiektu bat, Badostaingo AR-1 banaketa eremua handitu eta antolatzeko) jarri zen.

Aurrekariak:

1. David Afra Martínez jaunak, Badostaingo Kontzejuko burua den aldetik eta haren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako 02-3128 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu da. Errekurtsoa Eguesibarko Udalak 2002ko ekainaren 6ko osoko bilkuran hartu zuen erabaki baten aurka (hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Planeko aldaketa proiektu bat, Badostaingo AR-1 banaketa eremua handitu eta antolatzeko) jarri zen eta Auzitegi honetan 02-3128 zenbakiarekin bideratzen da.

2. 2002ko abuztuaren 2ko probidentziaren bidez, Auzitegi honek aipatu Udalbatzari eskatu zion administrazio espedientea bidaltzeko eta aipatu espedientean interesatu gisa agertzen diren pertsonei dei egiteko, Auzitegi honen aurrean ager zitezen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

3. 2002ko urriaren 22an, Auzitegi honetan Beatriz Osácar Biurrun andreak eginiko idazkia jaso da. Horren bidez, eskatu du hirugarren interesatu gisa aurkeztutzat eman dezatela gora jotzeko errekurtso honetan.

4. 2003ko ekainaren 30eko probidenztairen bidez, eta aurretik aipatu 173/1999 Foru Dekretuaren 15.1 eta 16.2 artikuluetan agindutakoarekin bat etorriz, Beatriz Osácar Biurrun andreari errekurtsoa bidali eta espedientearen jendaurrealdia eman zitzaion. Halaber, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion, alegazioak egiteko eta bidezkotzat jotzen zituen dokumentu eta egiaztagiriak aurkezteko. Halaber, froga-diligentziak proposatzen ahal zituen. Tramite hori ez da egin.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 15.1 artikulak xedatzen duenez, "Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekurtsoa bidali eta espedienteen jendaurrealdia emanen die hirugarren interesatuei, epea jarrita, ez hamabost egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, alegazioak eta egoki jotzen dituzten agiriak eta frogagiriak aurkez ditzaten"'.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak,

Ebatzi du: Beatriz Osácar Biurrun andrea hirugarren legitimatu gisa aurkeztutzat ematea gora jotzeko errekurtso honetan, eginbide guztiak aipatu jaunarekin egitea aginduta.

Alboan ageri diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. M.ª Asunción Erice. Javier Repáraz. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren seian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: A0309519