140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. Laudo diktatuak.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, Arcoplast Termoplásticos, S.L. enpresaren aurka José Javier Gallego de las Heras jaunak (Transportes Iriarte, S.A.ren izenean) sustatutako 865. erreklamazio espedienteari buruz 2003ko irailaren 9an emandako arbitraje laudoarena, idazki honen bidez aipatu legeriaren 59.5 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordeak laudo hau eman du:

2003ko irailaren 9an, Arbitraje Batzordea kide hauekin osatu zen Iruñean: batzordeburua, María Carmen Machiñena Solera; batzordekideak, Administrazioaren ordezkariak, Jesús Armendáriz Mateo eta María José Echeverría Marturet; zamalarien ordezkari eta batzordekidea Jesús Ros Argandoña (ez zen agertu) eta garraio agentzien ordezkaria, Pedro Bernal Labiano; 715,08 euro azaltzen dituen espedienteari buruzko eztabaidaren berri izateko. Arbitraje Batzorde honek bere erabakian adierazi du José Javier Gallego de las Heras jaunak (Transportes Iriarte, S.A.ren izenean) sustatu erreklamazioa zuzenbidekoa dela, eta, hortaz, Arcoplast Termoplásticos, S.L. enpresa kondenatu du 715,08 euro ordaintzera.

Aditzera ematen dizut, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten Laudoaren eduki osoa zure eskura egonen dela hamar egunez, Garraio Zerbitzuaren bulegoetan (Yanguas y Miranda kalea, 5, Iruña). Nafarroako Foru Komunitateko Garraioaren Arbitraje Batzordea: María Carmen Machiñena Solera, Jesús Armendáriz Mateo, María José Echeverría Marturet eta Pedro Bernal Labiano.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita batean._Garraioaren Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: C3345906