140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1109/2003 EBAZPENA, urriaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, 2004ko ekitaldirako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Beken Deialdi Orokorra onetsi eta haren gastua baimentzen duena.

Ikerketa Batzordeak irailaren 11n egindako bileran, 2004ko ekitaldirako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Beken Deialdi Orokorra onesteko xedez, Unibertsitateko Errektoreari igortzea erabaki zuen.

Kontuan hartuz ebazpen honetan baimentzen den gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2004ko ekitaldirako egokituko dituen Gastuen Aurrekontuko dirusailen kargura beteko da.

Kontuan hartuz Unibertsitate honen eta Nafarroako Kutxaren arteko hitzarmena 2003 urtera arte indarrean izango dela eta litekeena dela aipatu erakundeak Hitzarmena berrestea, aurreko urteetan bezala.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena ikusirik.

Ikerketarako Errektoreordeak egindako proposamena ikusirik.

Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Deialdi honek sorrarazitako gasturako baimena ematea, gehienez ere 873.663 eurokoa, 2003ko aurrekontuak betetzeko oinarrien 36.3 artikuluak dioenarekin bat etorriz, 2004 urteko aurrekontuetarako diru-hornidura nahikorik izateak eta Nafarroako Kutxa-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean 2003 urterako egindako hitzarmenaren sinadurak baldintzaturik dagoena:

_Ikertzen hasteko 5 beka esleipen berrikoak eta bakoitza 2.250 eurokoa urtean, guztira 11.250 euro direla.

_Doktoretza aurreko 11 ikerketa beka esleipen berrikoak eta 29 berriztapen 13.404 eurokoak urtean, guztira 536.160 euro direla.

_15 berriztapen 3.915 eurokoak urtean, guztira 58.725 euro direla.

_6 zubi beka Nafarroako Kutxak finantzaturik, 7.200 eurokoak urtean, guztira 43.200 euro direla.

_Doktoretza ondoko 8 ikerketa beka, haietako 5 Nafarroako Kutxak finantzaturik, 13.980 eurokoak urtean, guztira 111.840 euro direla.

_Atzerriko ikerketa zentroetan egonaldiak egiteko dirulaguntzak Nafarroako Kutxak finantzaturik, guztira 24.000 euro direla.

_Harpidetza istripu aseguruan eta osasun laguntzan, egokitzen denean, gehienez ere 9.000 eurokoa.

_Gizarte Segurantzan 79.488 euro kotizatzea.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2004ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuan helburu horrekin eraturiko aurrekontu sailen kargura ordainduko da.

Bigarrena._2004ko ekitaldiari dagozkion Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa beketarako deialdi orokorra onestea, ebazpen honen eranskinean adierazitako oinarriekin bat etorriz:

_Ikertzen hasteko 5 beka.

_Doktoretza aurreko 11 ikerketa-beka.

_6 zubi beka doktoregaientzat, Nafarroako Kutxak finantzaturik.

_Doktoretza ondoko 8 ikerketa beka, haietako 5 Nafarroako Kutxak finantzaturik.

_Atzerriko egonaldietarako dirulaguntzak Nafarroako Unibertsitate Publikoko hirugarren eta laugarren ikasturteetako doktoretza aurreko bekadunentzat, Nafarroako Kutxak finantzaturik

Halaber, aurreko urteetan emandako doktoretza aurreko bekak eta doktoretza ikastaroetarako bekak berritzeko eskaerak aurkezteko epea irekiko da, 29 eta 15 beka hurrenez hurren.

Hirugarrena._Ebazpen honen berri ondoren aipatzen diren hauei guztiei ematea: Ikerketarako Errektoreordeari, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari eta Kontuhartzaileari.

Laugarrena._Ebazpen hau deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz argitara dadin agintzea

Bosgarren._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamahiruan._Errektorea, Pedro Burillo López.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN IKERKETA BEKETARAKO DEIALDI OROKORRA 2004 URTERAKO

Urriaren 13ko 1109/2203 ebazpenaren eranskina

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eremuan ikerketa bultzatu eta sustatzeko politikaren barruan, Ikerketa Batzordeak ikertzaileen prestakuntza sustatzeko beharra ikusten du, urtero finantzaturiko beken deialdia eginez. Beka horietako batzuk Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta besteak Nafarroako Kutxak finantzatuko dituzte. Horregatik, 2004 urterako ondoko beken deialdi orokorra onetsia izan dadin proposatu du.

I. Deialdiaren xedea eta modalitateak

1._Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2004 urterako ikerketa beketarako deialdi orokorra deialdi honetan diren xedapen komun eta espezifikoek arautuko dute. Deialdian ondoko bekak sartzen dira:

_Ikertzen hasteko 5 beka, Nafarroako Unibertsitate Publikokoak.

_Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko 11 beka lehen eskaerakoak eta 29 berriztapen.

_15 beka berriztapen Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ikastaroetarako.

_6 zubi beka Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoregaiendako (Nafarroako Kutxak finantzaturik).

_Doktoretza ondoko 8 Beka Nafarroako Unibertsitate Publikokoak (Haietako 5 Nafarroako Kutxak finantzaturik).

_Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko bekadunek atzerrian egonaldiak egiteko dirulaguntzak (Nafarroako Kutxak finantzaturik).

2._Halaber, aurreko urteetan emandako doktoretza aurreko bekak berritzeko eskaerak eta 2003an doktoretza ikastaroetarako emandako bekak berritzeko eskaerak aurkezteko epea ireki da.

II. Xedapen komunak

3._Eskaeren izapidetza eta ebazpena.

3.1. Eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Administrazio Publikoen Eraentza Juridiko eta Guztientzako Prozedura Administratiboari buruzko 4/1999 legeak aldatuak, aurreikusitako edozein prozeduraren bidez. Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdiaren oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak (Berriztapen eskaeretarako ikusi dagozkien atalak):

a) Inprimaki estandarizatua, behar bezala beteta.

b) Curriculum Vitae (gehienez ere bi orri).

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Izandako kalifikazioak eta haiek ateratako egunak adierazten dituen ikasketa-ziurtagiri zehaztuaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituladunek ez dute agiri hau aurkeztu beharko.

e) Lizentziadun, Arkitekto edo Ingeniari tituluaren fotokopia, doktoretza aurreko beken eskaeren, bere homologazioaren edo bere homologazioaren eskaeren kasuan.

f) Doktore tituluaren fotokopia doktoretza ondoko beken eskaeren kasuan.

g) Adierazitako merezimenduen ziurtagiri zehaztuak.

3.2. Beken zuzendari guztiak doktoreak izango dira eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lan- edo estatutu-lotura izango dute eta Ikerketa Talde batean erroldatuak egongo dira.

3.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean eta hedabide elektronikoetan jarriko da eskaturiko beka modalitaterako ezarri eskakizunen bat ziurtatu ez duten edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituzten eskatzaileen zerrenda. Eskatzaile horiei 7 asteguneko epea emango zaie antzemandako gabeziak konpon ditzaten edo dagokien dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da izapidatu.

3.4. Ikasketa espedientearen batez bestekoa kalkulatzeko titulazioa lizentziatura, goi mailako ingeniaritza edo arkitektura izango da, hala eskatzen duten titulazioetan karrera amaierako proiektua barne. Ikertzen Hasteko beken kasuan espedientearen batez besteko nota egindako kreditu kopuruaren arabera kalkulatuko da.

Ikasketa espedientearen batez besteko nota ondoko eran aterako da:

_Antzinako ikasketa planak egin dituzten ikasleendako:

nahikoa kp. x 1 + oso ongi kp. x 2 + bikain kp. x 3 + ohorezko matrikula kp. x 4

titulazioaren ikasgai kp. guztira

_Ikasketa plan berriak egin dituzten ikasleendako:

U (irakasgaiaren kreditu kp. x nota)

titulazioaren kreditu kp. guztira

Ondokoa izanik, nahikoa: 1, oso ongi: 2, bikain: 3, ohorezko matrikula: 4.

Ateratako kalifikazioa zehazten ez duten baliokideturiko ikasgaiak edo kredituak, aitortuak zein egokituak, "nahikoa" bezala balioetsiko dira.

Batez besteko nota kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko ikasketa planen arabera "Gainditua" kalifikazioa soilik izan dezaketen kredituak edo irakasgaiak.

3.5. Ikerketa Batzordeak, dagozkien Azpibatzordeak proposaturik, 2003ko abenduaren 31 baino lehen beken behin-behineko esleipen proposamena onetsiko du eta Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean eta hedabide elektronikoetan jarriko du, erreklamazioak egiteko 7 asteguneko epea jarriz. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Ikerketa Batzordeak Unibertsitateko Errektoreari igorriko dio behin betiko esleipen proposamena ebazpen bidez onetsia izan dadin. Ebazpen erabakiak Unibertsitateko Errektoretzako iragarki oholean eta hedabide elektronikoetan argitaratuko dira. Eskaerak ez badira adierazitako epean ebazten, ezetsi egin direla ulertuko da.

4._Beken araubide juridikoa.

4.1. Beka emateak eta hartaz baliatzeak ez du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin inolako kontratu zein estatutu loturarik ezartzen, ez eta onuraduna geroago plantillan sartzeko konpromisorik ere.

4.2. Deialdi honetako bekarik jasotzea guztiz bateraezina da edozein Administrazio Publikoren funts publikoarekin zein pribatuarekin finantzatzen den beste edozein beka edo laguntza jasotzearekin, baita doakionaren kontratuaren edo estatutuaren bidezko lotura adierazten duten soldata edo diru- sariekin ere. Hala ere, bekaz baliatzea soilik bateratu ahalko da ondoan azaltzen diren kasuetako batekin:

_I+G proiektuetatik eratorritako osagarriak jasotzea eta abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 83 artikulua aplikatzetik eratorritako kontratuak izatea.

_Nazioarteko Lankidetzarako Agentzia Espainiarreko Unibertsitatearteko Lankidetza Programako bekak, Espainia-Amerika Latindar fasean, "ikasleak" modalitatean.

_Ikertzen Hasteko beka jasotzea soilik izango da bateragarria ondoko kasuetako batekin, betiere onuradunak jasotzen duen kopuru osoak urtean 11.688 euro gainditzen ez duen artean:

.Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2003ko ekainaren 25eko Aginduz deituriko ikasketa beka.

.Beren Autonomia Erkidegotik kanpo unibertsitate ikasketak egiten ari diren ikasleendako mugikortasun bekak 2003/2004 ikasturterako, Hezkuntza eta Unibertsitateetako Estatuko Idazkariak deituak. 2003ko ekainaren 25eko ebazpena.

.Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak edo Nafarroako Unibertsitate Publikoak deituriko lankidetza beka.

.Aldi baterako lana izatea.

_Doktoretza Ikastaroetarako beka bateragarria izango da beste beka edo laguntza edo aldi baterako lanarekin, betiere onuradunak jasotzen duen kopuru osoak urtean 11.688 euro gainditzen ez duen artean.

4.3. Bekak epemugatutako hilekotan ordainduko zaizkie onuradunei Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kudeatzailetzak egindako banku transferentzia bidez.

4.4. Bekadunen eskubideak eta betebeharrak izango dira bekadunen Estatutuan ezartzen direnak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 87. artikuluaren arabera.

5._Onuradunen betebeharrak.

5.1. Onuradunak beka onartzeak berarekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea eta baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere erabilpenaren jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

5.2. Onuradunek ondokoak bete beharko dituzte:

5.2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzea bekaren helburuko ikerketa lana egiteko xedez, beka emateko ebazpenean adierazten den egunean, eta sartzen ez bada bekari uko egiten diola ulertuko da. Atzerriko ikasketa-aldietarako laguntzen kasuan, laguntza emandako Unibertsitatean edo Ikastegian egonaldia egun horietan egitea.

5.2.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetzara igortzea beka garatzeko aurreikusitako planaren edo lanaren oroitidazkia, gehienez ere 500 hitzekoa, bekadun hasten denetik hilabete bateko epean eta bekaren zuzendariak ontzat emana.

5.2.3. Esleituriko ikerketa taldean bere lana probetxamenduz egitea. Ikerketa zuzendariaren, proiektuaren edo taldean edozein aldaketa egiteko, lana aldi baterako gelditu edo ez bertaratzeko, beharrezkoa izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordearen baimena eskatzea, dagokion beka zuzendariaren txostenarekin batera.

5.2.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetzara igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, beka zuzendariak eta lana burutzen arin den ikerketa taldeko arduradunak ontzat emanak.

5.2.5. Urteko oroitidazkia aurkeztea (gehienez ere 500 hitz), egindako lanaren eta erdietsitako emaitzen laburpena izango duena. Era berean, azaldu beharko da beka zuzendariaren txostena ikerketa taldeko arduradunak ontzat emana. Beka berritzeko eskatuz gero, urteko oroitidazki hori berritze eskaerarekin batera aurkeztu beharko da.

5.2.6. Beka-aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, beka zuzendariak ontzat emana eta curriculum gaurkotuarekin batera.

5.3. Aipaturiko betebeharrak ez betetzeak emandako beka baliogabetzea eta behargabe jasotako diru kopuruak itzultzea ekarriko du, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 8/1997 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

5.4. Emandako bekari uko egiten diotenek idazki bat igorri beharko diote Ikerketarako Errektoreordeari uko egitea justifikatzen duten agiriekin batera eta bekaren zuzendariak ontzat emana. 2004ko uztailaren 31 baino lehen gertatzen diren hutsuneak, doktoretza aurreko lehen urteko berritze hutsuneak barne, deialdi honetako gainerako eskatzaileen artean beteko dira, puntuazioaren arabera. Ikertzen Hasteko beketarako kontuan hartuko den data 2004ko maiatzaren 31 izango da.

6._Beken etendura.

6.1. Ikerketarako Errektoreordeak baimena eman ahalko du bekaduna beranduago hasteko. Atzerapen horretarako baimena bekadunak eskatu beharko du, hori justifikatzen duten arrazoiak emanez eta eskatzen duen denbora epea adieraziz, betiere esleipenaren ebazpenean emandako egunetik hilabete bat baino luzeagoa ez dena izango.

6.2. Bekadunak eskaera arrazoitua eginez gero, Ikerketarako Errektoreordeak baimena eman ahalko du beka denboraldi batez eteteko, beka zuzendariaren txostena egin ondoren. Ezinbesteko kasuak direla ikusten diren horietan etendako aldi hori berreskuratu ahalko da ondorio ekonomikoekin, betiere aurrekontu izateak ahalbidetzen badu. Beste edozein arrazoirengatik egindako etenaldiak ez dira berreskuragarriak izango eta guztira ezin izango dira hiruhilabete baino luzeagoak izan, bekaren iraupen aldian gehi beka berritzeko balizko aldietan.

6.3. Amatasunagatiko etenaldiak ezin izango dira 16 aste baino luzeagoak izan eta aldi hori berreskuratu ahalko da. Bekaren dirulaguntza %100 izango da amatasun baimenak irauten duen artean.

III. Ikertzen hasteko Bekak Xedapen espezifikoak

7._Eskatzaileek bete beharrekoak.

a) Beka hauen helburua da ikerketa zientifiko- teknologikoaren teknikak eta metodologiak ezagutzen hasteko bidea ematea.

b) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lizentziatura edo Goi Mailako Ingeniaritza batean matrikulatuta egotea, eta titulazioko kredituen %60 gainditua edukitzea. Deialdi honen ondorioetarako, ez dira hautagaitzat hartuko ikasketen amaierako proiektuan, bakarrik, matrikulatuta daudenak.

c) Erroldatutako ikerketa talde batek bermatuta egotea.

8._Hautagaien baldintzak eta hautagaiak aukeratzea.

8.1. Bekaren iraupena 9 hil izango da, 2004ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era, astean 15 ordu sartu beharko direlarik.

8.2. Bekak azpibatzordeen arabera banatuko dira, ondoren adierazten den bezala:

1 A Azpibatzordearentzat (Ingeniaritza eta Teknologia), 1 B Azpibatzordearentzat (Osasun Zientziak eta Oinarrizkoak), 1 C Azpibatzordearentzat (Zientzia Ekonomikoak eta Juridikoak), 1 D Azpibatzordearentzat (Giza eta Gizarte Zientziak) eta 1 espedienterik onena aurkezten duenarentzat, aurreko banaketaren arabera bekarik gabe geratu diren eskatzaileen artetik.

8.3. Beken zuzkidura 2.250 euro urteko izango da, 250 euroko 9 hilabeteko soldatekin, gehi gorputz- istripuetako asegurua Eskola Aseguruaren estaldura ez dutenentzat.

8.4. Unibertsitateko Ikerketa Batzordeak egingo du hautagaien aukeraketa, honako hauek kontuan hartuz:

_Espedientearen batez besteko nota, gehienez 8 puntu.

_Eskatzailearen Curriculuma, gehienez 2 puntu.

IV. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza aurreko Ikerketarako bekak

9._Lehen beka eskaera

9.1. Baldintzak.

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lizentziaduna edo Ingeniaria izatea, edo bertarko hirugarren zikloko ikaslea.

b) Beka emateko, deialdi publiko baten bidez edo hitzarmen edo kontratu espezifiko baten bidez finantzaturiko ikerketa proiektu bat egon behar da, bekaren gaiari buruzkoa.

c) Ikerketa proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatu behar da, Ikerketarako errektoreordetzan erroldaturiko ikerketa talde baten barruan, eta beka atxikitzen den ikerketa taldeko kidea den doktore baten zuzendaritzapean. Ikerketa proiektua finantzatuta egon behar da 2004ko urtarrilaren 1ean.

d) Lizentziadun, Ingeniari edo Arkitekto titulua lortzeko beharrezkoak diren irakasgai guztiak gaindituta edukitzea, Ikasketa Amaierako Proiektua ere barne, eskaera egiten den unean. Ikasketen amaierako eguna 2001eko urtarrilaren 1 edo geroagokoa izango da, salbuespen hauekin: beka eskatzen dutenean, Medikuntza berezitasuneko titulu ofiziala (MIR) edo Farmazia berezitasunekoa (FIR), edo Biologia berezitasuneko (BIR), Kimika berezitasuneko (QUIR) edo Psikologia berezitasuneko (PIR) Egiaztagiri Ofiziala duten Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunak, baita 1997ko urtarrilaren 1etik 2000ko urtarrilaren 1era bost urte baino gutxiagoko umeak zaintzen egon direla egiaztatzen dutenak ere. Hauen kasuan, ikasketen amaierako eguna 1997ko urtarrilaren 1 edo ondorengoa izango da.

e) Atzerrian edo Espainiakoak izanik ere estatalak ez diren ikastegietan lortu diren tituluak ofizialki homologatuak egongo dira, edo bestela agiri bidez erakutsi beharko da homologazio ofizialerako eskaera tramitatzen ari dela beka eskatzen den unean. Deialdi honen ondorioetarako, eskatzaileak titulua lortu duela ulertuko da baldin eta egiaztatzen badu Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programaren batean onartua izan dela.

f) Bekaren zuzendariaren eta ikerketa taldeko arduradunaren oniritzia. Aipatu Oniritziak esan nahiko du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, bekadunaren Estatutuak ezartzen dituen ondorioetarako.

g) Diru kopuruagatik, hautaketa-prozesuagatik edo izaeragatik homologagarriak diren beste beka-aldi batzuk edukiz gero, hauek bekaren osoko kopuruari kentzen ahalko zaizkio, baldin eta aldez aurretik Ikerketa Batzordeak horrela erabakitzen badu.

9.2. Izangaiak hautatzea.

9.2.1. Bekak azpibatzordeen arabera banatuko dira, ondoren adierazten den bezala:

3 A Azpibatzordearentzat (Ingeniaritza eta Teknologia), 3 B Azpibatzordearentzat (Osasun Zientziak eta Oinarrizkoak), 2 C Azpibatzordearentzat (Zientzia Ekonomikoak eta Juridikoak), 2 D Azpibatzordearentzat (Giza eta Gizarte Zientziak) eta 1 espedienterik onena aurkezten duenarentzat, aurreko banaketaren arabera bekarik gabe geratu diren eskatzaileen artetik.

9.2.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak egingo du izangaien aukeraketa, honako hauek kontuan hartuz:

a) Titulazioko espedientearen batez bestekoa: 4 puntu, gehienez ere.

Kontuan hartzen ahalko da espedientearen batez bestekoaren eta titulazioko 2000-2001 eta 2001-2002 ikasturteetako batez besteko notaren batez besteko haztatua, datu hauek eskura baldin badaude.

b) Izangaiaren merituak: 1 puntu, gehienez ere.

Ikerketa: 0,70.

Ikastaroak: 0,15.

Beste batzuk: 0,15.

c) Unibertsitateko politika: 2 puntu, gehienez ere.

(azpibatzorde bakoitzari dagokionez).

Taldearen ekoizkortasuna: 1.

Taldearen saturazioa: 1.

d) Ikerketa proiektua edo parekorik: 1 puntu, gehienez ere.

Esparru-programa (UE) edo Europako beste Programa batzuk, baldintzetan eta konkurrentzian antzeko ezaugarriak dituztenak: 1

Plan Nacional: 1.

Nafarroako Gobernua edo antzekoa: 0,5.

9.2.3. Beka zuzendari bakoitzak ezin izango du deialdi honi dagokion bekadun berri bat baino gehiago zuzendu. Aurreko deialdietako ordezkapenak betebehar honetatik salbuetsirik daude.

10._Bekaren baldintzak.

10.1. Bekak 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte iraungo du.

10.2. Bekaren ondorioz, doktoretza tesi bat egin beharko da.

10.3. Bekak urteko aldietarako berritzen ahalko dira, gehienez lau aldi bete arte, hala badagokio, eta urte bakoitzean kopuruari dagokionez egiten den gaurkotzea kontuan hartuta.

10.4. Beka bati uko egin eta haren ordezkapena egiten bada, uko egin baino lehenago beka eduki den denbora, baita berritzeak ere, halakorik badago, kenduko zaizkio jatorrizko bekari, halako moldez non aurreko puntuan aipatutako aldia ez baita gaindituko.

10.5. Beka bakoitzaren zuzkidura hilean 974 euro gordin izango da, gehi Nafarroako Unibertsitate Publikoko hirugarren zikloko ikastaroetako tasa akademikoak, halakorik badago, eta Gizarte Segurantza, besteren kontura ari den langileekin parekaturik (hau baldin eta Ikerketa Bekadunaren Estatutua onesten duen Errege Dekretua indarrean sartzen bada), honako baldintza hauekin: babesa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrari dagokiona izango da, langabeziarengatiko babesa salbuetsita.

Gizarte Segurantzako kotizazioan Erregimen Orokorreko arau komunak aplikatuko dira, ondoko arau espezifiko hauekin:

_Kotizazio-oinarria, bai kontingentzia arruntengatik, baita profesionalengatik ere, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko absolutuak jotzen duen kopurua izango da.

_Kuotak hil naturalaren araberakoak izango dira, eta bai jakinarazpena, baita ordainketa ere, amaitutako hil naturalean egingo dira.

_Lan istripuetan eta gaixotasun profesionaletan, lan istripuengatik eta gaixotasun profesionalengatik Gizarte Segurantzari kotizatzeko ordain-sariak berraztertzen dituen abenduaren 29ko 2930/1979 Errege Dekretuak onesten duen ordain-sariko 119 epigrafea aplikatuko da.

_Langabeziarengatik edo lanbide heziketarengatik kotizatzea ez da derrigorrezkoa izango, ezta Soldatak Bermatzeko Funtsari kotizatzea ere.

10.6. Irakasleen Gaietarako Errektoreordeak baimena ematen ahal diete bekaz hirugarren edo laugarren urtez baliatzen ari diren bekadunei unibertsitateko sail batean prestakuntza mailako lankidetzak emateko, bekaren Zuzendariak eta Saileko Zuzendariak aldez aurretik adostasuna eman badute, eta lankidetzak, gehienez ere, berrogei ordu/urteko jotzen badu. Bukatutakoan, Sailak bekadunak eman duen irakaskuntza egiaztatzen duen egiaztagiria emango du.

11._Beka berritzea.

11.1. Baldintzak.

11.1.1. Aurreko deialdietan lortutako beka bat berritzeko eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da, deialdi honetako 3.1. puntuan ezartzen duen epearen barruan.

11.1.2. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Inprimaki normaldua, behar bezala beteta.

b) Beka zuzendariaren aldeko txostena.

c) Ikerketa taldearen arduradunaren oniritzia.

11.1.3. Aurkezten diren agiriak ikusirik, Ikerketa Batzordeak berritzeko eskaerak ebatziko ditu, egoki jotzen badu argibide gehiago eskatzen ahal duelarik.

11.1.4. Jatorrizko deialdiek eta deialdi honetako Bekaren baldintzetako atalak, aplikagarria zaizkienek, arautuko dituzte berritzen diren bekak.

V. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza Ikastaroetarako bekak berritzea Xedapen espezifikoak

12._Beka berritzea.

12.1. Baldintzak.

12.1.1. Aurreko deialdietan lortutako beka bat berritzeko eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da, deialdi honetako 3.1. puntuan ezartzen duen epearen barruan.

12.1.2. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Inprimaki normaldua, behar bezala beteta.

Beka zuzendariaren aldeko txostena.

Ikerketa taldearen arduradunaren oniritzia, halakorik badago.

12.1.3. Aurkezten diren agiriak ikusirik, Ikerketa Batzordeak berritzeko eskaerak ebatziko ditu, egoki jotzen badu argibide gehiago eskatzen ahal duelarik.

12.1.4. Jatorrizko deialdiek eta deialdi honetako Bekaren baldintzetako atalak, aplikagarria zaizkienek, arautuko dituzte berritzen diren bekak.

13._Bekaren baldintzak.

13.1. Bekak bederatzi hil iraungo du, 2004ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte.

13.2. Beken zuzkidura 3.915 euro urteko izango da, 435 eurotako hilabeteko 9 ordainketatan banatuta.

VI. Nafarroako Kutxak finantzatutako Beka-zubiak, doktoregaientzako Xedapen espezifikoak

14._Eskatzaileek bete beharrekoak eta helburuak.

14.1. Beka-zubien helburu nagusia da doktoretza tesia oraindik bukatu ez dutenek baina MECen, MCyTren, Nafarroako Gobernuaren (Hezkuntza eta Kultura Departamentuko laguntzak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren edo antzeko beste zenbaiten doktoretza aurreko beka baten onuradunak izan direnek tesia irakurri ahal izan dezaten, beren beka-zuzendariaren aldeko txostena dutenean, zuzendaria, bere aldetik, Ikerketarako errektoreordetzan erroldatutako ikerketa talde batekoa delarik.

14.2. Beka hau jaso ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:

_Ikertzeko gaitasunaren jabe izatea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Doktoretza tesirako proiektua onartuta edukitzea.

_2003ko abenduaren 31n doktoretza tesia defenditu gabe edukitzea.

_MECDen, MCyTren, Nafarroako Gobernuaren (Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Tesientzako Laguntzak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren edo beste zenbaiten doktoretza aurreko beka bat eduki izana izatea.

_Aurreko atalak aipatzen duen beka, 2002ko abenduaren 31tik 2003ko abenduaren 31ra doan epearen barruan bukatua izatea.

_Tesi zuzendariaren aldeko txostena edukitzea, zeina Nafarroako Unibertsitate Publikokoa den ikerketa talde batekoa izango baita, eta ikerketa taldea Ikerketarako errektoreordetzan erroldatuta egongo delarik.

_Izaera bereko beste beka baten onuradun izana ez izatea.

15._Izangaien baldintzak eta izangaiak aukeratzea.

15.1. Bekak urtebete iraungo du, 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.

15.2. Beken zuzkidura 7.200 euro urteko izango da, 600 eurotako hilabeteko 12 ordainketatan banatuta. Ordainketa guztiak bekaren onuradunak Nafarroako Kutxan edukiko duen kontu batean egingo dira.

15.3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak egingo du izangaien hautaketa, izangaiaren ikerketa mailako merituak kontuan hartuz, ondoren aipatzen den baremoaren arabera:

Titulazioko ikasketa-espedientea: 5 puntu, gehienez ere.

Kontuan hartzen ahalko da espedientearen batez bestekoaren eta titulazioko 2000-2001 eta 2001-2002 ikasturteetako batez besteko notaren batez besteko haztatua, datu hauek eskura baldin badaude.

Norberaren merituak ikerketan: 4 puntu, gehienez ere.

Argitalpenak: 2 puntu, gehienez ere.

Kongresuetan parte hartzea: 1 puntu, gehienez ere.

Proiektuak eta kontratuak: 1 puntu, gehienez ere.

Beste hainbat: 1 puntu, gehienez ere.

VII. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Doktoretza ondoko bekak eta Nafarroako Kutxak finantzatzen dituen Doktoretza ondoko bekak Xedapen espezifikoak

16._Eskatzaileen baldintzak.

16.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza ondoko bekek, eta Nafarroako Kutxak finantzatzen dituenek honako helburuak dituzte: Doktoretza titulua eskuratu berri duten ikertzaileen gaitasun ikertzailea bultzatzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko jardun ikertzailea gehiagotzea. Doktore maila 2001eko urtarrilaren 1 eta gero lortu duten ikertzaileei zuzentzen zaizkie.

16.2. Beka hauen onuradunak izateko honako hauek izango dira bete beharreko baldintzak:

_2003ko abenduaren 31n doktorea izatea.

_Ikerketarako errektoreordetzan erroldatuta dagoen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa talde baten bidez ikerketa-lerro batean sartzea.

_Ikerketa taldeko arduradunaren oniritzia.

17._Izangaien baldintzak eta hautaketa.

17.1. Bekek 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra iraungo dute.

17.2. Beken zuzkidura 13.980 euro izango da, 1.165 euro jotzen duten hilabeteko 12 ordainketatan banatuta, eta Gizarte Segurantza, besteren kontura ari den langileekin parekaturik (hau baldin eta Ikerketa Bekadunen Estatutua onesten duen Errege Dekretua indarrean sartzen bada), honako baldintza hauekin: babesa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrari dagokiona izango da, langabeziarengatiko babesa salbuetsita.

Gizarte Segurantzako kotizazioan Erregimen Orokorreko arau komunak aplikatuko dira, ondoko arau espezifiko hauekin:

_Kotizazio-oinarria, bai kontingentzia arruntengatik, baita profesionalengatik ere, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko absolutuak jotzen duen kopurua izango da.

_Kuotak hil naturalaren araberakoak izango dira, eta bai jakinarazpena, baita ordainketa ere, amaitutako hil naturalean egingo dira.

_Lan istripuetan eta gaixotasun profesionaletan, lan istripuengatik eta gaixotasun profesionalengatik Gizarte Segurantzari kotizatzeko ordain-sariak berraztertzen dituen abenduaren 29ko 2930/1979 Errege Dekretuak onesten duen ordain-sariko 119 epigrafea aplikatuko da.

_Langabeziarengatik edo lanbide heziketarengatik kotizatzea ez da derrigorrezkoa izango, ezta Soldatak Bermatzeko Funtsari kotizatzea ere.

Ordainketa guztiak bekaren onuradunak Nafarroako Kutxan edukiko duen kontu batean egingo dira.

17.3. Ikerketa Errektoreak baimena ematen ahal die bekadunei, bekaren zuzendariak aldez aurretik aldeko txostena eman eta gero, gehienez sei hilabeteko iraupena edukiko duten egonaldiak egiteko, bai Espainiako ikerketa zentroetan, baita atzerrikoetan ere, beren ikerketa-prestakuntza osatzeko.

17.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak egingo du izangaien hautaketa, izangaiak ikerketan dituen merituak aintzat hartuz, ondoren zehazten den baremoaren arabera:

Argitalpenak: 4 puntu, gehienez ere.

Kongresuetako parte hartzeak: 2 puntu, gehienez ere.

Ikerketa Zentroetako egonaldiak: 2 puntu, gehienez ere.

Proiektuak eta kontratuak: 1 puntu, gehienez ere.

Doktoretza aurreko beken onuraduna izana: 2 puntu, gehienez ere.

Beste hainbat: 1 puntu, gehienez ere.

17.5. Hau bezalako beka baten onuradun izan diren izangaien baremoaren azken puntuazioa, bider 0,5 egingo da.

VIII. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko bekadunek atzerrian egonaldiak egiteko dirulaguntzak, Nafarroako Kutxak finantzaturik

18._Helburuak eta eskatzaileen betebeharrak.

18.1. Laguntza hauek atzerriko zentroetan, beren prestakuntza hobetzeko asmoz, egonaldiak egingo dituztenentzat dira, honelakoak egiteko: ikerketa laborategiko lanak, funts bibliografikoen edo agirien kontsulta, instrumentuen bidezko teknika berriak ikastea, eta bestelako ikerketa jarduerak.

18.2. Doktoretza aurreko bekadunak izango dira, bakar bakarrik, laguntza hauen onuradunak, Zubi- bekak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak doktoretza ikastaroak egiteko bekak salbuetsirik daudela.

18.3. Eskaerak Ikerketarako errektoreordetzan aurkeztuko dira, 2004ko otsailaren 1etik 28ra. Hona hemen behar diren agiriak:

_Eskaera-inprimakia, bekaren zuzendariaren oniritziarekin.

_Zentro hartzailearen harrera-agiria.

_Egin beharreko lanaren oroitidazkia, 300 hitz gehienez, bekaren zuzendariak ontzat emanda.

18.4. Ikerketa Batzordeak ondoko irizpide hauek hartuko ditu aintzat laguntzak emateko orduan:

_Proposamenaren interes zientifikoa.

_Proposamena tesi-proiektuari noraino egokitzen zaion.

_Ikerketa Batzordeko azpibatzordeen artean proportzioz banatzea.

19._Laguntzen baldintzak eta ordainketa.

19.1. Laguntza hauek jaso ahal izateko, egonaldiak 2003ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 artean gertatuko dira. Egonaldiaren iraupena bi aste eta sei hilabeteren artekoa izango da.

19.2. Laguntza guztiek, osotara, ez dute 24.000 euro baino gehiago egingo. Laguntza bakoitzak ondoren aipatzen diren mugak edukiko ditu:

_630 euro hilabeteko, edo bere zati proportzionala, ostatu eta mantenu gastuetarako.

_600 euro, gehienez ere, bidaietarako, Europako herrialde batera joan behar izanez gero.

_1.200 euro, gehienez ere, bidaietarako, Europako ez den munduko beste herrialde batera joan behar izanez gero.

19.3. Unibertsitateko Kontabilitate Atalak ordainduko ditu laguntzak, aldez aurretik Ikerketarako errektoreordetzan aurkeztu direlarik bidaiaren gastuen frogagiriak, irteera eta itzulera egunaren berri emanez. Ordainketa guztiak laguntzaren onuradunak Nafarroako Kutxan edukiko duen kontu batean egingo dira.

19.4. Egonaldia bukatutakoan, onuradunak frogatu beharko du egonaldia burutu duela Ikerketarako errektoreordetzan, egonaldia bukatu eta hamabost eguneko epean.

Justifikazio zientifikoak zentro hartzailearen arduradunaren egiaztagiri bat edukiko du, zeinean bilduko baitira lanaren hasiera eta bukaera egunak, eta jardunaren nondik norakoa deskribatzen duen oroitidazki bat, 500 hitz gehienez, bekaren zuzendariaren oniritziarekin.

Justifikazio ekonomikoak emandako laguntza osoa hartuko du aintzat: garraio txartelak eta fakturak jatorrizkoak izango dira, baina ostatu eta mantenu gastuak ez dira fakturen bidez justifikatu beharko.

Justifikazio zientifikoaren aurretik Ikerketarako errektoreordetzako "Agiri eta kontsulten identifikazio-inprimakia" beteko da, eta justifikazio ekonomikoa "Gastuen Justifikazoa" arautegiaren arabera egingo da. Aipatu arautegia Unibertsitateko web orrian eta Errektoreordetzan daude eskuragarri.

19.5. Lagundu den egonaldia ez bada burutzen, onuradunak laguntza itzuli beharko du 2004ko abenduaren 31 baino lehen.

IX. Argitaratzea eta Errekurtsoak

20._Argitaratzea.

20.1. Deialdi honetako oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren bitarteko elektronikoetan, Sail- eraikinetako iragarki-oholetan, Unibertsitateko Errektoretzan eta Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan ere.

21._Errekurtsoak.

21.1. Ebazpen honen eta deialdi honetako oinarrien aurka, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, hilabeteko epean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: A0310039