I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
175/2003 EBAZPENA, urriaren 22koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, euskaraz idatzitako edo euskararen inguruko agiri fondoak, publikoak zein pribatuak, katalogatzeko eta haien ikerketa sustatzeko laguntzetarako deialdia onesten duena (6500 zenbakiko kontabilitate espedientea).
Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren eginkizunetako bat da "Nafarroako euskalkiak zaindu eta garatzeko planak eta jarduerak sustatzea" (Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 15eko 233/2003 Foru Dekretuaren 19. artikulua, 2003ko uztailaren 16ko 91. zenbakiko N.A.O.).
Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen du euskaraz idatzitako edo euskararen inguruko agiri fondoak, publikoak zein pribatuak, katalogatzeko eta haien ikerketa sustatzeko laguntzetarako deialdia egitea. Deialdia ondoko hauei dago zuzendua: herrietan dauden udal agiri fondoak katalogatu, ordenatu eta zaindu nahi dituzten toki entitateak eta Nafarroan bizitokia duten pertsona juridiko edo fisikoak. Deialdiaren oinarriak eranskinean daude.
Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak, letratuak eta Kontuhartzailetza Delegatuak adostasun txostena eman dute.
Hori horrela eta Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16an eman 357/2003 Foru Aginduaren bitartez eskuordetutako eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1._Euskaraz idatzitako edo euskararen inguruko agiri fondoak, publikoak zein pribatuak, katalogatzeko eta haien ikerketa sustatzeko laguntzetarako deialdia onestea. Hura arautuko duten oinarriak Ebazpen honen eranskinean heldu dira.
2._Gehienez ere, 30.000 euroko gastua baimentzea. Horietatik % 50, 15.000 euro, 2003rako luzaturiko 2002ko aurrekontuko "Hizkunza ikerketa unibertsitarioendako laguntzak" izeneko 442000-43200-4816- 455100 kontusailaren kargura ordainduko dira, eranskineko oinarrietako 6. puntuan aipatzen denaren arabera. Gainerako % 50 2004ko gastuen aurrekontuaren kargura ordainduko da, beti ere aurrekontuetan dirua izateak baldintzatuta.
3._Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzura, Hizkuntza Garapenerako Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Programen Bulegora, Administrazio Orokorreko Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, mila eta hiruko urriaren hogeita bian. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.
E R A N S K I N A
Xedea
Deialdi honen xedea da euskaraz idatzitako edo euskararen inguruko agiri fondoen, publikoak zein pribatuak, katalogazioa erraztea eta haien ikerketa sustatzea, horretarako zenbait laguntza emanez.
Deialdi honen onuradunak Nafarroako toki entitateak eta Nafarroan bizitokia duten pertsona juridiko edo fisikoak izan daitezke.
Oinarrizko helburuak
Deialdi honen oinarrizko helburuak ondoko hauek dira:
a) Euskaraz eta euskararen gainean idatzitako agiri fondorik ote dagoen ikertzea.
b) Nafarroan euskararendako interesa duten liburutegien (publikoak zein pribatuak), liburuen eta agirien katalogazioa egitea.
c) Nafarroako euskara eta euskalkien gainean idatzitako agiri fondoen katalogoa egitea.
d) Bere garrantzia eta mantentze egoera direla kausa, zaintze egokirako lanen beharra duten agiri fondoak babestea (liburuak, liburutegiak, agiriak...).
e) Nafarroako euskalkiei buruzko ezagutza handitu nahi duten unibertsitateko titulatuen eta Euskal Filologiaren lizentziaturako azken mailako ikasleen formakuntzan laguntzea.
Oinarriak
1._Eskaria egiteko epea.
Ikerketarako laguntzaren eskaria deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaletan aurkezten ahalko da.
2._Eskatzaileak.
a) Herrietan dauden agirien udal fondoak katalogatu, ordenatu edo zaindu nahi dituzten toki entitateak.
b) Nafarroan bizitokia izaki, bere agiri fondoak katalogatu, ordenatu edo zaindu nahi dituzten pertsona juridikoak edo fisikoak.
3._Betebeharrak.
3.1. Eskatzaileek, gutxienez unibertsitateko diplomatu tituluaren edo baliokidearen jabe, baita Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) jabe diren pertsonak jarri beharko dituzte lanaren arduradun. Halaber, Euskal Filologiaren lizentziaturako azken mailako ikasleek egiten ahalko dute lan hau (hauek Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ez dute aurkeztu behar).
3.2. Eskatzaileek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskabide orria.
b) Toki entitateen kasuan, lanak egiteko onespena biltzen duen Osoko Bilkuraren akta.
c) Nortasuna kreditatzen duen agiria (NANa). Pertsona juridikoa bada, eratze agiria.
d) Nafarroako Ogasunarekin, bai eta legearen arabera beharrezkoa denean, Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatearen ziurtagiriak.
e) Eginen den Proiektua, Eranskinari jarraikiz.
f) Proiektuan zehaztutako lana eginen du(t)en pertsonaren edo pertsonen Curriculuma eta titulazioa.
g) Proiektua egiteko aurreikusitako aurrekontua.
3.3. Eskatzaileak dokumentazioa oso-osorik aurkeztu ez badu, Administrazioak antzemandako akatsa hamar egunetan zuzentzeko eskatuko dio. Horrela egiten ez badu, eskaera bertan behera geldituko da horretarako emanen den ebazpenaren bitartez.
4._Balorazio Batzordea.
4.1. Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak horretarako izendatuko duen Batzordeak hautatuko ditu proiektuak. Batzordeak honako hauek izanen ditu batzordekide:
_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
_Hizkuntzaren Ikerketarako atalburua.
_Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko bi teknikari.
Batzordeak aurkeztutako eskariak aztertu eta baloratuko ditu eta, lehentasun hurrenkerari jarraikiz, eskatzaileei laguntza ematea proposatuko du. Zerrenda jendaurrean jarriko da.
5._Balorazio irizpideak.
5.1. Erabiliko den baremoa, gehienez ere 80 puntukoa, honako hau izanen da:
Proposamenaren kalitatea: gehienez ere 50 puntu. Atal honetan 25 puntu baino gutxiago eskuratzen dituzten proposamenak baztertuak izanen dira. Puntuazioa horrela banatzen da:
_Agiri fondoaren edukia: 20 puntu.
_Lan prozeduraren deskribapena: 20 puntu.
_Euskararen presentzia agiri fondoetan: 10 puntu.
Lana eginen duen pertsonaren curriculuma: gehienez ere 20 puntu, honela banaturik:
_Ikasketa espedientea: gehienez ere 10 puntu.
_Katalogazio, artxibogintza eta Nafarroako euskalkiei buruzko bestelako ikasketak, ikastaroak, etabar: gehienez ere 5 puntu.
_Egin beharreko lanarekin zerikusia duten argitalpenak, bekak, etabar: gehienez ere, 5 puntu.
_Lana egiteko baliabide teknikoak: gehienez ere 10 puntu.
5.2. Laguntza puntuazio altuena jaso duten hiru proiekturi emanen zaie. Diru gehiago gelditzen bada, puntuazio handiena jaso duen hurrengo proiektuari emanen zaio laguntza, hurrenez hurren. Osoko puntuazioan 40 puntu gainditzen ez dituzten proiektuak baztertuak geldituko dira.
6._Laguntzak ematea eta egiteko epeak.
6.1. Laguntza Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gehienez ere bi hilabeteko epean.
6.2. Onuradunak lanak urte bateko epean egin beharko ditu, laguntza eman izanaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.
6.3. Edozein arrazoirengatik laguntzari uko egiten bazaio, horren berri eman beharko zaio Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiari jakinarazpenetik 15 eguneko epean gehienez ere, eta honek ekarriko du laguntza beste onuradun bati ematea, Batzordeak ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraikiz.
7._Diru kopurua eta ordainketak.
7.1. Laguntza bakoitzak gehienez ere proiektuan aurkeztutako aurrekontuaren % 70eko diru kopurua jasoko du. Laguntzek, inolaz ere, ez dute hilero 833,33 euroko kopurua gaindituko eta laguntza bakoitza, gehienez ere 10.000 eurokoa izanen da osotara. Azken ordainketarekin batera dagokion likidazioa eginen da.
7.2. Ordainketa bi epetan eginen da. Lehendabiziko % 50 laguntza onesten duen ebazpenaren bitartez ordainduko da. Gainerakoa lanak bukatutakoan, beti ere 2004ko abenduaren 31 baino lehenago, Hizkuntzen Ikerketarako atalburuak adostasun txostena eman ondoren. Onuradunak egindako lanaren azken memoria aurkeztuko du eta bertan izandako gastuaren justifikazioa sartuko.
7.3. Laguntza hauetarako osoko gastua gehienez ere 30.000 eurokoa izanen da. Lehendabiziko % 50ri dagozkion 15.000 euro 2003rako luzaturiko 2002ko aurrekontuaren "Hizkuntza ikerketendako laguntzak" izeneko 442000- 43200-4816-455100 kontusailaren kargura ordainduko dira.
7.4. Laguntzaren bigarren zatia 2004. urtean zehar ordainduko denez, ekitaldi horri dagokion gastuaren zenbatekoa aurrekontuetan egonen den diru kopuruaren menpe geldituko da. 2004. urterako aurreikusi den gehieneko gastua 15.000 eurokoa da.
8._Iraunaldia.
Onuradunak ebazpena jakinarazten denetik urte bateko epean egin beharko ditu lanak. Administrazioak espreski baimendu beharko du bukatzeko epearen edozein aldaketa.Ezin izanen da 2004ko abenduaren 31 baino beranduago.
9._Onuradunaren eginbeharrak.
9.1. Bi hilabetean behin, aurreko bi hilabetetan egindako lanen memoria aurkeztea.
9.2. Administrazioak, lanak hasi aurretik, eginen dituen pertsonari, geroago katalogazio lanetan erabiliko duen informatika programari buruzko formakuntza emanen dio jasoko du, ikastaroa egin beharko du, Administrazioa.
9.3. Onuradunak, lana bukatutakoan, egindako lanaren laburpen memoria aurkeztuko du.
9.4. Laguntza jasoko duten lanen jabego intelektuala onuradunena izanen da. Dena den, onuradunek konpromisoa hartzen dute egindako katalogoak Nafarroako Artxibategiko datu basean sartzeko eta behar bezala kreditatutako ikertzaileei katalogatutako fondoak kontsultatzeko baimena emateko.
9.5. Onuradunek katalogatutako materiala argitaratzeko interesa baldin badute, argitalpenean parte hartzeko lehendabizi Nafarroako Gobernuari proposatzeko konpromisoa hartzen dute.
10._Gorabeherak.
10.1. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ebatziko ditu oinarri hauek aplikatu eta interpretatzean sor litezkeen gorabeherak.
10.2. Deialdi honetan aurreikusitako eginbeharrak ez betetzeak jasotako laguntza itzultzea ekarriko du.
11._Izaera juridikoa eta helegiteak.
11.1. Deialdi honetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen diru laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean ezarritakoak agintzen du.
11.2. Deialdi honen eta bere oinarrien aurka eta haiek garatzeko emandako ebazpenen aurka, gora jotzeko helegitea jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritutako ekintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
ESKABIDE EREDUA
Eskatzailea:
N.A.N./I.F.Z.: ..........................
Helbidea: ...................... Herria: .................... P.K.:
Telefonoa: .................. Posta elektronikoa:
Proiektuaren izenburua:
Proiektuaren arduraduna:
Iraupena:
Aurreikusitako aurrekontua:
Langileen gastuak:
Gastu materialak (zehaztu):
Kilometrajea:
Bestelakoak (zehaztu):
Osotara:
EGIN BEHARREKO PROIEKTUA
1._Proiektuaren aurkezpena.
2._Aurrekariak.
Proiektuan garatuko den gaiaren gaurko egoera.
3._Helburuak.
_Orokorrak.
_Zehatzak.
4._Metodologia.
a) Aztertuko den artxibategi edo liburutegia.
b) Esku hartzeen diseinua eta deskribapena.
c) Aldez aurretiko lanak.
d) Datu basearen kudeaketa.
5._Proiektuaren garrantzia.
6._Proiektuaren egingarritasuna.
a) Artxibategian edo liburutegian izaera bereko lanak, aldez aurretik egindakoak.
b) Lan plana eta Kronograma.
c) Azpiegiturak eta material beharrezkoa.
7._Aurrekontua.
a) Langileak.
b) Material inbentariagarria.
c) Material suntsikorra.
d) Bidaiak, dietak eta bestelakoak.
8._Etorkizuneko jardunak.
Iragarkiaren kodea: A0310182