I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
322/2003 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusira igorri eta interesatuei dei egiten diena.
Departamentu honetara ofizioa iritsi da eta ondoko edukia duen espedientea igortzeko eskatzen du:
Epaitegia: Nafarroako Auzitegi Nagusia. Administrazioarekiko Auzien Saila.
Helegitea: 0000756/2003 zenbakia.
Helegindako xedapena: 91/2003 Foru Dekretua, apirilaren 28koa, inbertsioa eta enplegua sustatzeko laguntzetarako araubide berria ezartzen duena.
Helegilea: Eólica Navarra, S.L.
Eskatzen da, baita ere, igorpenaren ebazpena eta interesatuendako deia jakinaraztea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Azalpen zatian aipatutako helegiteari dagokion espediente administratiboa Epaitegira igortzea.
2. Ebazpen hau Epaitegi horri jakinaraztea.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako ondorioak bete daitezen.
Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren bederatzian._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.
Iragarkiaren kodea: C3336473