I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
654/2003 FORU DEKRETUA, urriaren 20koa, Donamariako Udaleko 48 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.
Donamariako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 48 metro koadroko herrilurraren desafektazioari aginduzko onespena eman diezaiola. Lursail horrek 2. poligonoko 162. lurzatiaren A azpilurzatiaren puska bat hartzen du, "Arizmendi" izeneko alderdian.
Proposaturiko desafektazioaren xedea da lur horren erabilera Cepsa ELF Gas, S.A. enpresari lagatzea, hogeita hamar urtez, Askarraga eta Uxarrea auzoak hornitzeko propano gasaren biltegi bat jartzeko. Bi alderdiak ados jarriz gero, kontratua berritu ahalko da.
Donamariako Udalak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urriaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Donamariako Udaleko 48 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onestea. Lursail horrek 2. poligonoko 162. lurzatiaren A azpilurzatiaren puska bat hartzen du eta "Arizmendi'" alderdian dago.
2. artikulua. Baimena ematen zaio Donamariako Udalari desafektatutako lur horren erabilera Cepsa ELF Gas, S.A.enpresari hogeita hamar urtez lagatzeko, Askarraga eta Uxarrea auzoak hornitzeko propano gasaren biltegi bat jartzeko. Bi alderdiak ados jarriz gero, kontratua berritu ahalko da.
3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Udalak gai honetaz 2002ko abuztuaren 9an onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.
4. artikulua. Donamariako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.
AZKEN XEDAPENA
Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hogeian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: C3337004