140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1757/2003 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Emakumeari Laguntzeko Zentroen Prostituzioaren eta Hiesaren Programa 2004. urtean gauzatzeko lanak kontratatzeko gastua baimendu eta adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Emakumeari Laguntzeko Zentroen Prostituzioaren eta Hiesaren Programa 2004. urtean gauzatzeko lanak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Emakumeari Laguntzeko Zentroen Prostituzioaren eta Hiesaren Programa gauzatzeko lanak 2004. urterako kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gehienez ere 79.686,70 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an, 31008 posta kodean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hogeita bosgarren egun naturalaren biharamunean emanen da aditzera Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean (Irunlarrea kalea, 39, Iruña) proposamen ekonomikoak non eta zein egun eta ordutan irekiko diren.

_Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848 428866 telefonoan), eta www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbide elektronikoan.

_Pleguak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamalauan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0309933