140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1630/2003 EBAZPENA, irailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, bulegoko materiala Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbituko zenbait zentrotarako 2004. urtean zehar kontratatzeko gastua onetsi eta hornidura hori esleitzeko espedientea irekitzen duena (APRO 2/2004 lehiaketa publikoa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du bulegoko materialaren hornidura kontratatzeko (APRO 2/2004 lehiaketa publikoa), ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: bulegoko materiala Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbituko zenbait zentrotarako 2004. urtean zehar kontratatzea (APRO 2/2004 lehiaketa publikoa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gutxi gorabehera 537.968 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko abenduaren 4ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

"Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera" noiz igorria: 2003ko urriaren 13a.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea karrika, 39) paratuko dira 2004ko urtarrilaren 5ean.

_Klausula administratibo eta partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848-428866-43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean.

_Pleguak onesten dituen Ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hogeita bederatzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazioa arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0309793