III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S T E J O N
Jarduera sailkatua
Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan, 15 egunez, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den instalazioaren gaineko espedientea. Epe horretan egoki juzgatzen diren oharrak onartuko dira.
Eskatzailea: Roberto eta José Ignacio Gabasa Ocón anaiak. Jarduera: artegia. Tokia: abeltzaintzako poligonoa.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Castejonen, bi mila eta hiruko urriaren hamahiruan. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: A0309828