140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Jarduera sailkatua. Akats zuzenketa

Akatsa antzeman da jarduera sailkaturako baimenaren iragarkian, 2003/09/30ean 125. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, eta honen bidez ematen da zuzenketa. "Tokia: 5. poligonoko 201. lurzatia, El Estrecho alderdia" dioen lekuan "Tokia: 8. poligonoko 501. lurzatia, El Estrecho alderdia" behar du.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cascanten, bi mila eta hiruko urriaren hamaseian. Alkate udalburua, M. Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: C3333630