140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A R C A R

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Alberto Redondo Izal eta Constancio Redondo Sádaba. Jarduera: konpost ekologikoaren ekoizpena (paratzea). Tokia: El Saso alderdia, 8. poligonoa, 971, 972 eta 973. lurzatiak.

Carcarren, bi mila eta hiruko urriaren hamahiruan. Alkatea, Germán Agreda Suescun.

Iragarkiaren kodea: A0309829