140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsita

Cadreitako Udalak, 2003ko urriaren 6ko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa, Cadreitako Udalak berak proposatua, hain zuzen ere honako honi buruzkoa: "22. artikulua. 3. idatz-zatia._Eraikuntzari buruzko ordenantzetako estalkiak". Hori guztia, Juan Cruz Lasheras Guilzu arkitektoak idatziriko agiri teknikoei jarraikiz, espedientera bildu baitira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, bi mila eta hiruko urriaren hamaseian. Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: A0310002