III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O Z A R
Prozedura geldiarazita. Interesatuari ohartarazpena
Jakinarazten zaio Manuel Cano Torres jaunari, azken helbide ezaguna Lantzeluze kaleko 82 zenbakian, 1.D atean baitu, 2003ko urriaren 8an jarraian datorren errekerimendua eman zela:
"Prozedura: ondare-erantzukizuna.
Gaia: iraungipena ohartarazteko jakinarazpena.
Interesatuari:
Zuk eskatuta abiarazitako prozedura, ondare erantzukizunari buruzkoa, geldiarazita baitago 2003ko uztailaren 30etik, egun horretan jakinarazi baitzitzaizun zuk, alegia, Manuel Cano Torres jaunak, das defensa juridicari emandako ordezkaritza egiaztatu beharra zegoela ebazpena eman ahal izateko ezinbesteko tramitea izaki. Ikusirik Administrazio honetan ez dela hori egin denik inon jasotzen, eta jakinik hori egitea zuri dagokizula.
Ohartarazten zaizu jakinarazpen hau jaso eta hiru hilabeteko epean ez badituzu eskatutako egintzak burutzen, jarraitu ahal izateko, eskatutako prozedura iraungiko dela eta bukatutzat joko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 87.1 eta 92. artikuluetan ezarritakoari jarraituz."
Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.
Berriozarren, bi mila eta hiruko urriaren hamazazpian. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.
Iragarkiaren kodea: A0309995