III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A N G U R E N
I3T unitatearen xehetasun azterlana hasiera batez onetsita
Aranguren ibarreko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen urriaren 20an, hasiera batez onesteko Aranguren ibarreko Udalaren Arau Subsidiarioetako I3T jarduketa unitatearen (Taxoare) xehetasun azterlana, Lys Alimentación, S.A.k sustatua.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legeko 76. artikuluan xedatua betetzeko. Interesatu guztiek aztertu ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Mutiloabeitin, bi mila eta hiruko urriaren hogeian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: C3336838