140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

Lurzatien enkantea, "La Vega" izeneko 10. sektorean

Lekunberriko Udalak, 2003ko urriaren 15eko bilkuran, plegu itxien bidezko enkante publikoa egitea erabaki zuen hainbat udal lurzati saltzeko, Lekunberriko "La Vega" izeneko 10. sektorekoak guztiak.

1. lotea._P-1 lurzatia, 430,93 m²-koa.

Hasierako prezioa: 66.115 euro, gehi BEZa.

2. lotea._P-2 lurzatia, 435,28 m²-koa.

Hasierako prezioa: 66.115 euro, gehi BEZa.

3. lotea._P-3 lurzatia, 420,30 m²-koa.

Hasierako prezioa: 66.115 euro, gehi BEZa.

4. lotea._P-4 lurzatia, 370,68 m²-koa.

Hasierako prezioa: 66.115 euro, gehi BEZa.

5. lotea._P-5 lurzatia, 319,26 m²-koa.

Hasierako prezioa: 60.102 euro, gehi BEZa.

6. lotea._P-7 lurzatia, 360,50 m²-koa.

Hasierako prezioa: 66.115 euro, gehi BEZa.

7. lotea._P-8 lurzatia, 407,64 m²-koa.

Hasierako prezioa: 66.115 euro, gehi BEZa.

8. lotea._P-9 lurzatia, 423,58 m²-koa.

Hasierako prezioa: 66.115 euro, gehi BEZa.

9. lotea._P-10 lurzatia, 422,33 m²-koa.

Hasierako prezioa: 66.115 euro, gehi BEZa.

Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko azaroaren 26ko eguerdiko hamabiak arte, Lekunberriko Udalaren idazkaritzan.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: 2003ko azaroaren 26ko 13:00etan.

Enkantea arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboak Udaletxeko idazkaritzan daude ikusgai eta jendea hartzeko orduetan ikusi ahalko dira.

Lekunberrin, bi mila eta hiruko urriaren hogeita lauan. Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: A0310133