III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
E D I K T U A
Abuztuaren 31n alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen:
Ikurisik udaltzain izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren epaimahai kalifikatzaileak txanda irekiko sei izangai hauen alde egindako izendapen proposamena, gainditua baitute oinarrizko prestakuntzako ikastaroa: Javier Vicuña Lapuerta, Julio Martínez Villafranca, Ignacio Pérez Arnaiz, Ricardo Casamián Gil, Fernando García Izquierdo eta José Luis Martínez Jiménez jaunak.
Izendapen proposamen hori jakinarazirik eta izangaiek 8.2 oinarrian ezarritako baldintza garaiz eta behar bezala beterik.
Kontuan harturik: udaltzain izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko 9.1 oinarrian ezarritakoa (maiatzaren 6an 2002ko 55. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua).
Ebatzi dut:
Javier Vicuña Lapuerta, Julio Martínez Villafranca, Ignacio Pérez Arnaiz, Ricardo Casamián Gil, Fernando García Izquierdo eta José Luis Martínez Jiménez jaunak Tuterako Udalaren funtzionario izendatzea, udaltzainen kategoriarekin, Udaltzaingoa eta Trafikoan ari daitezen."
Argitara dadila agintzen du.
Tuteran, bi mila eta hiruko irailean. Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: A0310111