140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Enkantea, Tuterako lorategiak 2004. urtean landarez hornitzeko

Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak 2003ko urriaren 17an hartu erabakiaren bidez, aipatu den lizitazioa onetsi zuen, egintza horretan bertan onetsi zen baldintza pleguarekin bat. Interesatuen eskura dago plegu hori Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan, Udaletxeko beheko solairuan.

Hona hemen gehieneko hasierako prezioa, BEZa barne:

_1. lotea: 33.051,00 euro.

_2. lotea: 23.423,00 euro.

Parte hartu nahi dutenek ondoko behin-behineko fidantzak pausatu beharko dituzte:

_1. lotea: 661,02 euro.

_2. lotea: 468,46 euro.

Proposamenak Tuterako Udalaren Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan aurkeztuko dira, jendea hartzeko orduetan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 9:30etatik 13:30etara), 13 egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko urriaren hogeian. Bulego Teknikoaren eta Zerbitzu Kontratatuen zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0310109