140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Ribaforadako Udalak, 2003ko urriaren 23an egindako osoko bilkuran, aho batez, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, Udalak berak sustatua, honako honi dagokiona: "Sistema orokortzat hartutako hiri lurzoruaren mugapena handitzea, eta haren parte baten erabilera aldatzea, etxebizitzetarako hiri lurzoru bihurtuz, era horretan Udalaren titulartasuneko lurzorua eduki ahal izateko babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza sustatzeko"; proiektuaren egileak SBF Arquitectos dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan 70 eta 71. artikuluei buruz ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko urriaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: A0310067