140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Udal eraikinak garbitzeko kontratua

Kontratuaren xedea: Udalaren eraikin guztien garbiketarako laguntzako kontratazioa.

Egiteko epea: 2004ko urtarrilaren 1etik 2004ko abenduaren 31 arte.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: irekia, lehiaketa.

Izapidaketa: presakoa.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 49.000 euro (BEZa barne).

Eskaintzak aurkezteko epea: Ribaforadako Udalaren erregistroan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamalaugarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Eskaintzak noiz irekiko diren: Ribaforadako Udalaren osoko bilkuren aretoan, jendaurreko ekitaldian, eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan.

Klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dago, Udalaren idazkaritzan.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko urriaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: A0310066