140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Agoizko Kultur Etxea besaulkiz hornitzeko kontratua

Udal honek lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

Xedea: Agoizko Kultur Etxea besaulkiz hornitzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, presako izapidaketa.

Kontrataren aurrekontua: 45.560 euro, BEZa barne.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: udal idazkaritzan, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epearen azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen, betiere egun hori balioduna bada, bestela hurrengo egun balioduneko ordu berean amaituko baita epea.

Behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuko % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Agoizko Herriko Etxeko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Baldintza administratiboen eta teknikoen pleguak Udalaren bulegoetan daude, interesatuen eskura, eta Rubio paper dendan (Bergamin kalea, Iruña).

Agoitzen, bi mila eta hiruko urriaren hamaseian. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: A0310049