III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R R I O B E I T I
Berriobeitiko Autotaxien zerbitzu publikoaren erregelamenduaren aldaketa puntuala. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2003ko urriaren 7an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:
1._Hasiera batez onestea Berriobeitiko autotaxien zerbitzu publikoaren erregelamenduaren aldaketa puntuala, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
2._Erregelamendu aldatua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Berriobeitiko Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
3._Berriobeitiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betikoz erregelamendu aldatua, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.
Berriobeitin, bi mila eta hiruko urriaren hogeian. Alkate udalburua, José María Irisarri.
Iragarkiaren kodea: A0310033