140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik udaltzainek ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, ezin izan direnez jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Arau-hauslea: Gastón Gil, Jesús. Matrikula: NA-5239-AH. Tokia: San Sebastián karrika, 10. Eguna: 2003-08-01. Espedientea: 226/2003. Zenbatekoa: 50 euro. Arau-haustea: 38.3 (T.L.).

Arau-hauslea: Puértolas Sola, Javier. Matrikula: NA-6782-W. Tokia: San Miguel karrika-Príncipe de Viana etorb. Eguna: 2003-03-23. Espedientea: 156/2003. Zenbatekoa: 50 euro. Arau-haustea: 11.1 (Ord.).

Arau-hauslea: Ventura Dos Santos, Ana Paula. Matrikula: NA-7096-AU. Tokia: Príncipe de Viana etorb. Eguna: 2003-04-01. Espedientea: 136/2003.

T.L.: Trafikoari buruzko Legea.

Z.E.: Zirkulazioaren gaineko Erregelamendua.

Ord: Udal ordenantza.

Isuna, ediktu hau argitaratu ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Udal diruzaintzan ordaintzen ahalko da, Herriko Etxeko 1. solairuan (9:00etatik 14:00etara), edo posta igorpenaren bidez, zehatutako pertsonaren nortasuna, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia adierazita.

Epe hori iragaten bada isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, bi mila eta hiruko urriaren hogeian. Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: A0310029