140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X E B E R R I

E D I K T U A

Etxeberriko Kontzejuak, 2002ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela erabaki zuen herrilurretan dagoen Landagorriko bidea desafektatzea, eskualdeko Madotz-Lekunberri errepidetik Landagorriko erreka pasa eta lehenbiziko bihurguneraino. 1308 metro karratuko azalera du (218 x 6). Halaber erabaki zuen haren besterengarritasuna deklaratzea, bide azalera hori trukatzeko, honen alde: 653. eraldaketarako nekazaritza sozietatea, Ganadería Etxeberri IFZ/ f31694318 (Arakil).

Desafektazioaren xedea da herrilurretako bide horren zatiaren trukaketa egitea, 4. poligonoko 259. lurzatiko 306 (51 x 6) metro karraturekin eta 4. poligonoko 259. lurzatiko 1296 (216 x 6) metro karraturekin. Biak Madalenzulo alderdian daude eta 653. eraldaketarako nekazaritza sozietatearenak dira (Ganadería Etxeberri IFZ/ f31694318). Han bide berria egokituko da, desafektatuaren paraleloan, guztien osasunaren eta segurtasunaren onerako.

Aditzera ematen da, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143, 144 eta 145. artikuluekin bat

Etxeberri-Irurtzunen, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Alkatea, Luisa Eguia.

Iragarkiaren kodea: A0310025