140. ALDIZKARIA - 2003ko azaroaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1144/2003 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuak Iruñeko San Ignazio etorbideko 3an, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 5ean eta Burlatako Industrialdeko Iturrondo kaleko 1ean dituen lokalen garbiketa lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Nafarroako Gobernuak Iruñeko San Ignazio etorbideko 3an, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 5ean eta Burlatako Industrialdeko Iturrondo kaleko 1ean dituen lokalen garbiketa lanak" kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuak Iruñeko San Ignazio etorbideko 3an, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 5ean eta Burlatako Industrialdeko Iturrondo kaleko 1ean dituen lokalen garbiketa lanak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Hasierako prezioa: 140.000,00 euro.

_Egiteko epea: urte bat.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko abenduaren 1era arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3., behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2003ko abenduaren 11n, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

_Baldintza tekniko eta partikularren plegua eta klausula administratibo eta partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Departamentuko Idazkaritza Teknikoan (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3, beheko oinean).

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hogeita zazpian._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..............(e)ko ......... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Nafarroako Gobernuak Iruñeko San Ignazio etorbideko 3an, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 5ean eta Burlatako Industrialdeko Iturrondo kaleko 1ean dituen lokalen garbiketa lanak" lehiaketa bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazioa arautzen duten baldintza tekniko eta partikularren eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) euroren truk.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3345860