III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Kontribuzioa eta zerga bateratuak. 2003ko bigarren seihilekoa
Dirubilketaren erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2003ko azaroaren 14an amaituko dela borondatezko epea, 2003ko bigarren seihileko kontribuzioa eta zerga bateratuak direla-eta igorritako kuotak ordaintzeko.
Horiek ondoko bankuen edozein bulegotan ordaindu ahalko dira, betiere bulego bakoitzeko ordutegian eta dagokien ordainagiria aurkeztuta: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea (Nafarroako Kutxa), Banco de Santander Central Hispano (BSCH), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) eta Banco Vasconia.
Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.
Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: a0310022