III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A L T S A S U
Oihan enkantea beherapenarekin
Altsasuko Udalak oihan aprobetxamendua saltzeko enkante publikoa eginen du. Horretarako Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak baimena eman du 2002ko martxoaren 14ko 701 ebazpenaren bidez.
Lote bakarra: 2.939 pago, 1.175,46 metro kubiko zur eta 792 metro kubiko enbor txiki egiten dituenak, eta Altsasuko herri lurretako honako parajetan daudenak: Baztarrotza eta Antxumategi. Prezioa 67.600,74 eurokoa da (hirurogeita zazpi mila eta seiehun euro eta hirurogeita hamalau zentimo), BEZa kanpo; beraz, hasierako prezioari % 10eko beherapena egin zaio.
Enkantean parte hartzeko fidantza: lizitazioaren % 2.
Proposamenak aurkeztea. Proposamenak Altsasuko udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira gutunazal itxian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 15 (hamabost) eguneko epean. Hurrengo egunean irekiko dira proposamenak, eguerdiko 12:00etan.
Hutsik geratuko balitz, hurrengo egunean beste enkante bat eginen litzateke, ordu berean eta % 20ko beherapenarekin. Prezioa 60.089,54 euro (hirurogei mila eta laurogeita bederatzi euro eta berrogeita hamalau zentimo), BEZa kanpo.
Behin betiko fidantza: esleipenaren % 4.
Abala. Esleipendunak bankuaren abala aurkeztu beharko du esleipenaren kopuru osoari aurre egin ahal izateko adinakoa, aprobetxamendua eman baino hamar egun lehenago. Aprobetxamendua emateko ezifnbestekoa da abala.
Ustiapenaren epea. Urtebetekoa, aprobetxamendua ematen den egunetik.
Ordainketak. Hiru izanen dira ordainketak:
1. % 25, esleitu eta lehendabiziko bi hilabeetetan.
2. % 50, hurrengo bi hilabeteetan, hirugarrenean eta laugarrenean, alegia.
3. Falta den % 25, bosgarren eta seigarren hilabeetetan.
Nolanahi ere, ezin izanen da epe bakoitzean ordaindutakoa baino material gehiago atera.
Bideak. Egoera onean utziko dira: teknikarien txostena eginda.
Gastu administratiboak. Esleipendunak mozteko lizentzia lortuko du. Era berean, lan teknikoei zein iragarkiei (iragarki ofizialak eta prentsakoak) dagozkien gastuak ordainduko ditu.
Zama lanetako kaiak. Teknikariek ezarriko dituzte.
Sexteoa. Ohikoa den bezala eginen da.
Altsasun, bi mila eta hiruko urriaren hamahiruan. Alkatea, Asun Fernández de Garaialde y Lazkano Sala.
Iragarkiaren kodea: A0310021