III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
HIRIBERRI-AEZKOA
Herrilurren desafektazioa
Hiriberri-Aezkoako Udalak, 2003ko urriaren 14an egin bilkuran, herrilurretako ondoko lurzati honen desafektazioa hasiera batean onestea erabaki zuen, besteak beste:
2.500 metro karratu herrilur, Berrendi alderdian, 4. poligonoko 84 B lurzatian, Hiriberri-Aezkoako udal mugapean.
Desafektazioaren xedea da lurzati hori errentan ematea José Antonio Sunsundegui Lasaga jaunari eta María Juncal Sunsundegui Lasaga andreari.
Aditzera ematen da, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.
Hiriberri-Aezkoan, bi mila eta hiruko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, María Isabel Ancho Burusco.
Iragarkiaren kodea: A0309993